Euskadi 100 enpresekin elkartu da munduko Bilkura Bioteknologiko garrantzitsuenean
- Bostonek enpresa “bio” nabarmenenak hartu ditu munduko Bilkura Bioteknologiko garrantzizkoenean.
- BIO Bilkura honen edizioan, Espainiako pabilioia izan da ekintza gehien garatu dituena, Brasil, Txina, India eta Errusiaren gainetik.
- Euskal bioeskualdeko enpresek nazioarteko enpresekin negoziatzea izan dute produktuak batera garatzeko eta produkto horiek merkaturatzeko akordioak hitzartzeko.
- Euskal bioeskualdea 70 enpresek osatzen dute, Euskadin 3.000 langileri goi kalifikazioko enplegua ematen dietenak.
- Euskadik BioSpain bilkuraren 6. edizioa jasoko du irailaren 19 eta 21 bitartean. Bilkura BECen izango da Barakaldon, eta bertan sektorerako hainbat ekintzak garatuko dira eta dagoeneko jakina da 25 herrialdek eta 1.600 lagunek parte hartuko dutela.
4 egunetan zehar, Euskadi eskualdea protagonistetako bat izan da gaur amaituko den munduko bilkura bioteknologiko nagusian Bostonen, Massachusetts (Estatu Batuak). Enpresa-misio horretan buru izan dira Berrikuntza eta Teknologia sailburuordea, Juan Goicolea, Teknologiako zuzendaria, Edorta Larrauri, eta SPRI eta BicBerrilaneko zenbait kide. Horiekin guztiekin batera euskal enpresa bioteknologikoen sektoreko hainbat ordezkari garrantzitsu izan dira.
‘BioBasque’ euskal bioeskualdeak “stand”a izan du Espainiako pabilioian, eta bertan euskal enpresek eta erakundeek hainbat bilera izan dituzte beste herrialde batzuetako 100 enpresa eta erakunderekin. Bilera horietan produktu bio berriak garatzeko edo merkaturatzeko akordioak egin dira. Horrek, sektore horretako industrien gorakada eta garapena ekar ditzake Euskadin.
Standak Estatu Batuek Espainian duten enbaxadorearen bisita jaso zuen. Honek interesa handia erakutsi zuen Euskadiren egoera ezagutzeko. Asturiaseko printzeak ere, standean egon ziren bisitan.
Bestetik ere, Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak Harvardeko Unibertsitatearekin eta Massachusetts Institute of Technology institutuarekin elkartu dira ikerketa-zentro horiek nanoteknologiarekin lotutako gaien inguruan burutzen dituzten ekintzak ezagutzeko. Izan ere, Jaurlaritzak erronka ditu nanoteknologia eta biozientziak ezaguerako dibertsifikazio-estrategiei dagokienez (Smart Specialisation Strategies).
BIO Bilkura honen edizioan, Espainiako pabilioia izan da nazioarteko pabilioi garrantzitsuena, Brasil, Txina, India eta Errusiaren gainetik.
Euskal bioeskualdea 70 enpresek osatzen dute, Euskadin 3.000 langileri goi kalifikazioko enplegua ematen dietenak. Masa kritiko enpresariala lortuta, biozientziak Euskadin garatzeko apustu estrategikoa bigarren fase batean sartzen da, alegia, teknologia horiek euskal enpresa-sarean sendotzeko eta dibertsifikatzeko bidean.
Helburu horrekin, Euskadik BioSpain bilkuraren 6. edizioa jasoko du irailaren 19 eta 21 bitartean. Bilkura BECen izango da Barakaldon, eta bertan sektorerako hainbat ekintzak garatuko dira eta dagoeneko jakina da 25 herrialdek eta 1.600 lagunek parte hartuko dutela.