Euskadi inbertitzeko eta enpresen arteko loturak estutzeko lurralde erakargarri gisa eskaini da Alemanian

Bizkaia

Tapia: «Autogobernua eta fiskalitatea, industriaren eta berrikuntzaren arloetako politikekin batera, gure lehiakortasun-faktoreak dira». Sailburuak euskal enpresa-sarea ahaltsua dela baieztatu du eta Europako hidden champion gisa aurkeztu du. Alemaniako ETEen elkarteak, BVMWk, euskal enpresekiko loturak estutzeko interesa daukala aitortu du.

tapia-en-alemania-MediumBMWk Berlinen daukan bulego-egoitzan, gaur goizean, «Basque Country, hidden champion bat eta enpresa berritzaileentzako helmuga» jardunaldia egin da. Bertan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak Euskadi «enpresentzako ateak irekita» dituen lurralde gisa aurkeztu du.

BVMWk, Alemaniako Enpresa Txiki eta Ertainen Elkarteak, antolatu du jardunaldia, Sprik Munichen daukan bulegoaren laguntzaz, Euskadi lurralde industrial aurreratu gisa eta Alemaniako enpresentzako helmuga bikain gisa aurkezteko helburuarekin.

Tapiak berritzeko potentziala daukan, atzerriko inbertsioak jasotzeko prestatuta dagoen eta Alemaniako enpresak balio erantsi handiko produktuz eta zerbitzuz hornitzeko gai diren enpresa-sare bat barne hartzen duen herrialde bat eskaini du. «Euskadi eta bere enpresa-sarea Europarako hidden championa dira», adierazi du.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk