Euskadik hobera egin du DESI 2023 txosteneko adierazle guztietan, eta etengabe egin du aurrera digitalizazioan, arlo ekonomikoan zein sozialean

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Digitalak (DESI 2023) Txosteneko emaitzen arabera, hobera egin da gaitasun digitalei, azpiegitura digitalei, enpresen eraldaketa digitalari eta zerbitzu publikoen digitalizazioari buruzko 29 adierazletan

Europako batez bestekoaren gainetik dago 29 adierazleetatik 24tan eta horietako 9tan lehenengo bost posizioetako batean

Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuak egindako Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia eta Gizarte Digitalak (DESI 2023) txostenaren emaitzek erakusten dute Euskadik hobera egin duela adierazle guztietan. Gure ekonomia eta gizartearen digitalizazioan etengabe aurrera egiten ari garela islatzen du horrek.

Europako Batzordeak Hamarkada Digitalaren testuinguruan garatutako metodologia berrira egokitu da txosten hori. Hala, txostenak Euskal Autonomia Erkidegoak Europar Batasuneko estatu kideen aldean duen posizioaren eta bilakaeraren azterketa holistikoa aurkezten du, 4 dimentsiotan antolatutako 29 adierazleren bidez. Hauek dira lau dimentsioak: gaitasun digitalak; azpiegitura digitalak; enpresen eraldaketa digitala; eta zerbitzu publikoen digitalizazioa.

Euskadik Europako batezbestekoaren aldean duen posizio erlatiboari erreparatuta eta aztertutako 28 lurraldeen artean duen posizioari erreparatuta, argazkia oso positiboa da. Europako batez bestekoaren gainetik dago 29 adierazleetatik 24tan eta horietako 9tan lehenengo bost posizioetako batean eta beste 8tan 6. eta 11. posizioen artean.

JARRAITU IRAKURTZEN

Partekatu

Beste berri batzuk