Euskadiko BAIGENE enpresak kirol-munduan iraultza eragin duen entrenamendu-metodoa garatu du eta haren abantailak eta onurak erakutsi ditu

Albisteak, Araba

Metodologia esklusiboa garatzen 2 urte eman eta emaitza horiek zerbitzu profesionaletan zein eliteko kirolariekin eta talde profesionalekin (txirrindularitzan Euskadi Fundazioa, futbolean Athletic Club eta arraunean LaDonostiarra, esate baterako) lotutako asmo handiko ikerketa-proiektuetan frogatu ostean, Baigene metodoa aurkeztu dute kirolari profesional eta afizionatu guztientzat.

Baigeneko kirol arloaren ezinbesteko partaidea eta Kiroleneko irakaslea den Iker López entrenatzailearen eta prestatzaile fisikoaren eskutik, metodoa kirolari profesionaletan aplikatu dute. Horietako bat izan da, adibidez, Mikel Urrutikoetxea pilotari profesionala, gaixotasun luze baten ondoren lau eta erdiko txapelketan finalaurrekora iritsi dena. Horrez gain, nabarmendu beharrekoa da Aitor Hernandez, 2018an 6 garaipen eskuratu eta Elorrion jokatutako nazioarteko ziklokrosean podiumera igo zena; eta Euskal Herriko pentatloian duela gutxi txapeldun bihurtu den Xabier Zaldua. Bestalde, honako hauek ere probatu dute: Aitzol Atutxak, aizkolarien arteko txapelketa garrantzitsuenaren garaileak; eta Isuntza Arraun Taldeak, arrauneko kategoria nagusira, ACTra, igo berria denak.

Zein da Baigene Metodoaren sekretua? Baigene Metodoak hainbat faktore aztertzen ditu eta horien artean GENETIKA. Hau da, kirolari batek beste batzuekin alderatuta dituen desberdintasunak aztertzen ditu faktore esanguratsu batzuk aintzat hartuta: entrenamenduen plangintza, ariketak, elikadura (kirolari guztiei ez diete berdin eragiten dieta berberek, elikagaien xurgaketak…), osagarriak, nekea eta indarberritze-denborak (pertsona bakoitzaren egitura muskularrean eta osaeran ere eragiten dute faktore genetikoek), eta atsedenaldien plangintza.

Faktore horiek guztiak eta askoz ere gehiago aztertzen dira inola ere intrusiboa ez den listu-hartualdiaren bidez. Ondoren, kirolariari emaitzak, entrenamendu-plana eta elikadura-plana entregatzen zaizkio kirolari bakoitzarentzat eta egiten duen kirol jakinerako pertsonalizatuta (triatloia, running-a, futbola, padela…). Izan ere, informazio genetiko horren aplikazioa ezberdina izaten da egiten duzun kirolaren arabera.

Genetikako doktoreek, David Celorriok eta Jose María Aznarrek, emaitza horiek modu pertsonalean entregatu eta kirolari bakoitzaren helburuak modu osasungarrian lortzeko metodo pertsonalizatua ezartzen dute. Hori guztia datuen tratamenduarekin lotutako zorroztasun eta segurtasunik handienarekin egiten da.

Informazio gehiagorako, zuzeneko 945141445 telefono-zenbakia edo www.baigene.com webgunea ditugu erabilgarri. Horietan, informazio zehatzagoa, emaitza-txostenen adibideak, dagoeneko Baigene Metodoa aplikatu duten atleta ezagun batzuen, adibidez Martín Fizen edo Joseba Belokiren, iritziak eta askoz ere gehiago topatuko duzue. Gainera, honako hauen bidez ere jarrai gaitzakezue: instagram (@baigene_es), twitter eta facebook  (@baigene).

Partekatu

Beste berri batzuk