Euskadiko LHko ikastetxeek eta Tecnologia-Parkeen Sareak batxilergoko ikasleei erakutsiko dizkie zeintzuk diren empresa teknologikoetako prestakuntza-zikloek eskaintzen dituzten lan-aukerak

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Konpromisoa

Aurten LH-Parke Foroa birtuala izango da eta ostegunean egingo da, martxoaren 18an

Informazio, material eta bideo guztiak ikusteko, sakatu hemen

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eta pribatuak biltzen dituzten elkarteek (HETEL e IKASLAN), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako parkeetan kokatutako zazpi enpresa eta zentro teknologikoen lankidetzarekin, martxoaren 18an jakinaraziko dizkiete Batxilergoko irakasleei, zeintzuk diren Lanbide Heziketako ibilbideek eskaintzen dituzten lan-indarguneak eta aukerak. ‘LH-Parke Foroa’-ren bosgarren edizioa izango da eta aurreko edizioetan 2.500 ikaslek parte hartu zuten guztira. Aurten, COVID-19aren aurkako prebentzio-neurriak errespetatzeko, formatu birtuala izango du, eta Parke Teknologikoetan finkatutako hainbat sektoretako profesionalek parte hartuko dute.

Bileran parte hartuko dute Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburu den Arantza Tapiak, HETEL-eko presidentea den Julen Elgetak, eta IKASLANeko Nora Amorenak eta Euskadiko LHko datu nagusiak eta Euskadiko enpresetako profil tekniko espezializatuen eskaria azalduko dituzte.

Euskadiko Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzendutako informazio-jardunaldia goizeko 9:00etatik 10:30etara izango da, konexio birtualen bidez. Horietan, besteak beste, Lanbide Heziketako ikasle ohiek eta Euskadiko Parkeetan lan egiten duten hainbat profesionalek parte hartuko dute, ingeniaritza, telekomunikazioak, aeronautika, energia, biozientziak, bioteknologia eta enpresei aplikatutako ikerketa bezalako sektoreetan dihardutenak. Euren partaidetzarekin, gazteei eguneroko jarduna zein den azalduko die, bai eta autonomia erkidegoan zeintzuk diren puntako sektoreek izan ditzaketen lan hazkunde-aukerak ere, eta gazteek dituzten zalantza guztiak argituko dituzte.

Duela bost urte sortu zen LH-Parke Foroa, Batxilergoko ikasleen artean Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukerak eta enplegagarritasuna ezagutarazteko, bai sektore teknologikoetan, bai puntako enpresetan (Euskadiko Parke Teknologikoen Sarean dauden enpresetan, adibidez). Ikasle horiek, etapa akademiko horretan, etorkizun akademikoari buruzko erabakiak hartu behar dituzte, euren lan-aukeren arabera.

Ekimenean, 100 ikastetxe baino gehiago eta 43.000 ikasle biltzen dituzten HETEL eta IKASLAN elkarteetan integratutako Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeek parte hartuko dute, eta baita Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak ere, 580 erakunderekin.

Streaming bidez

Egungo osasun alarma-egoera dela eta, aurtengo hitzordua, bosgarren edizioa dena, online izango da Euskadiko LHko Ikerketa Aplikaturako Zentroa den Tknikak streaming bidez emango du. Bertan, Euskadiko 33 ikastetxetako Batxilergo 1. mailako 1.200 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute. Hala ere, jardunaldia irekita egongo da interesa duten ikastetxe edota ikasle guztientzat, esteka honen bidez:

http://www.fpparke.eus/martxoaren-18ko-ekitaldia-2/.

Horiek guztiek erreferentziazko erakundeen jarduera eta funtzionamendua ezagutu ahal izango dute, hala nola, CIC energiGUNE eta AJL Ophthalmic Araban; ESS Bilbao, ZIV eta CFAA, Bizkaian, eta VIVEbiotech eta Tecnalia Gipuzkoan. Funtsezko sektoreak dira Euskadin, hala nola, energia, I+G, Fabrikazio Aurreratua, biozientziak eta enpresei aplikatutako bioteknologia eta ikerketa.

Gainera, jardunaldiaren aurretik, parte hartuko duten ikastetxeek enpresen bideoak ikusi ahal izango dituzte, eta euren ikasgeletan unitate didaktiko bat landu. Horri esker, euskal Lanbide Heziketa, haren ezaugarriak, enplegagarritasuna eta LH duala bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte.

Teknikari kualifikatuak Euskadin soilik ez ezik, Europan ere behar dira, eta halaxe ikusten ari dira Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko puntako erakunde batzuk sektore teknologikoetan, hala nola, zibersegurtasunean, energia berriztagarrietan edo bioteknologikoetan, besteak beste.

Parkeak eta LH

Izan ere, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak bere Plan Estrategikoan, gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzearen aldeko apustua egiten du. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Teknologia Parkeak osatzen dituzten 580 enpresak EAEko industria-ehuneko punta-puntako enpresak dira: Euskadiko I+Gko inbertsio osoaren % 38a dira, eta talentu zientifiko eta teknologiko espezializatua behar dute, euskal LHk eskaintzen duena, hain zuzen ere. Izan ere, Euskadiko puntako enpresetan eskatzen diren teknikari askok LHko profilak dituzte.

Ildo horretan, Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen sareek, HETEL eta IKASLANek 32 familia profesionaldun formakuntza-zikloak ematen dituzte, lanbide-heziketako hiru etapetan: oinarrizko lanbide-heziketan, erdi-mailakoan eta goi-mailakoan. Euskadiko LHk 43.000 ikasle baino gehiago eta 8.000 enpresa baino gehiagoren lankidetza du eta % 66 inguruko enplegagarritasuna du. Lanbide Heziketa ikasten duten gazteek industria-arloko zikloak eskatzen dituzte.

JARDUNALDIAREN EGITARAUA

Saioaren esteka http://www.fpparke.eus/martxoaren-18ko-ekitaldia-2

9:00 Ongi etorria.

9:05 Sailburuaren aurkezpena.

9:10 LHko aurkezpena.

9:15 LHko ikasleen mahaia.

9:45 Ikasleen galdera-txanda.

10:00 Enpresetako ordezkarien mahaia. Aurkezpena.

10:05 Enpresei galdera-txanda.

10:30 Ekitaldiaren amaiera. Agurra eta amaiera.

Partekatu

Beste berri batzuk