Euskadiko Orkestrak marka berria aurkeztu du

Albisteak, Gipuzkoa

Euskadiko Orkestrak hausnarketa eta elkarrizketa sakon baten ondorio den identitate berria estreinatu du, zabalkunderako anbizio jarraituarekin

Izen bakar eta propioa indartuko: Euskadiko Orkestra. Orain arte erabili diren izendatzeko modu guztiak (EO, OSE, EOS, etab.) ordezkatuko ditu, izan ere, oso modu aldakorrean erabili baitira eta ez baitira erabilgarriak izan markaren aintzatespena indartzeko

Euskadiko Orkestra 1982an sortu zen helburu honekin: musika ondasun unibertsal eta ondare kultural bezala sustatu eta garatzea. 38 urte hauetan, ordea, gure gizartea goitik behera eraldatu da: kultura ulertzeko modua erabat aldatu da, musikarekin harremantzeko eta hura kontsumitzeko moduak ere aldatu egin dira, baita markek euren audientziekin komunikatzeko dituzten moduak ere. Gaur egun, euskal gizartea garatzen doan hein berean Euskadiko Orkestrak misio honekin konprometituta jarraitzen du, eta gizartearekin batera gauzatu nahi du eboluzio hau.

Arrazoi horregatik egin nahi izan dugu hausnarketa- eta elkarrizketa-ariketa hau orkestrako musikarien zein kanpoko kolaboratzaileen eta orkestraren lagunen lankidetzarekin, haien ekarpen baliotsuekin. Prozesu horrek guztia helburu nabarmen batekin egin da: pertsonekin gehiago konektatzea eta eragin nabarmenagoa izatea orkestrak eragile kultural eta sozial gisa duen rol horretan.

Testuinguru berri honetan, Euskadiko Orkestrak irudi eraberritua estreinatuko du gaur, eta honek islatuko ditu bere identitatea, eraldaketa sozialerako sentsibilitatea eta, bereziki, gizarte elkartuago eta aberatsago baten aldeko ikuskera, bere musikaren botere unibertsal eta deskribaezinaren bidez.

Izen bakarra: Euskadiko Orkestra

Gogoeta honek barne hartu du, baita ere, digital-osteko aroan orkestrak publiko ezberdinen aurrean aurkezteko eta haiekin harremantzeko duen modua. Izen bakarrarekin egingo du: Euskadiko Orkestra. Orain arte erabili diren izendatzeko modu guztiak (EO, OSE, EOS, etab.) ordezkatuko ditu, izan ere, oso modu aldakorrean erabili baitira eta ez baitira erabilgarriak izan markaren aintzatespena indartzeko. Izen hau bere nortasun eta esentzia aldaezinen isla fidela da: tradizioa eta etorkizuna, dotoretasuna eta garaikidetasuna, artea eta izaera, batasuna eta aurrerabidea.

Aldi berean, eta nazioarteko zabalkundea lortzeko, ingelesezko ‘Basque National Orchestra’ izendapena ere mantendu da, kanpo-esparruan erabiltzeko.

Elkartzen gaituen zirrara

Euskadiko Orkestraren marka berriak lema berri bat ere badakar: ‘Elkartzen gaituen zirrara’. Orkestraren musikak pizten duen sentimendua jasotzen ditu goiburu horrek, baita arte eta kultura propioak sortzen duen pasioa, bere lurraldearekin lotura ahalbidetzen duen sentimendua eta afektua, bere tradizioa eta bere bizitzeko eta existitzeko modua ere.

‘Sentitzea’, ‘ulertzea’ eta ‘bizitzea’ zirrara partekatua dira: elkartzen gaituen zirrara.

Ekingo al diogu elkarrekin?

Baina ikuspegi berri hau ez da nahikoa izango bere horretan. Bidearen hasiera baino ez da. Bide hau elkarrekin egin beharko da eta gizartearen (komunikabideen, abonatuen, publikoaren, babesleen, kultur eragileen, erakundeen, eragile ekonomiko eta sozialen…) inplikazioa beharrezkoa izango da. Guztion artean bakarrik eraiki ahal izango baitugu gure ametsetako marka. Ekingo al diogu elkarrekin?

Partekatu

Beste berri batzuk