Euskadiko Parke Teknologikoak, APTEren XI. Nazioarteko Biltzarrean ari dira parte hartzen

Bizkaia

  • Azaroaren 6tik 8ra egiten ari da Biltzarra, “Hiri adimendunaren eredurantz, datu irekiekin” lelopean.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeetako zuzendariordeak, Francisco Marquez, Txaber Ouro eta Raquel Ubarrechena hurrenez hurren, Gijonen dira egunotan, APTEren XI. Nazioarteko Biltzarrean parte hartzen. Atzo hasi eta bihar bukatuko den biltzarrean, APTEko kide diren Zientzia eta Teknologia Parkeetako ordezkariak bildu dira gai interesgarriak aztertu, eztabaidatu eta horien gainean gogoeta egiteko, besteak beste: hiri adimendunen esparruan garatzen ari diren teknologiak, datu irekien kudeaketa eta datu masiboak aztertzea negozio-iturri izan daitezen, bait eta horrelako proiektuak finantzatzeko iturriak eta horiek garatzen diharduten zientzia eta teknologia parkeetako erakundeen adibideak ere.

Aurtengo Biltzarraren gai nagusia Open Data – Datu irekien ingurukoa da. Datu publikoak jakinaraztea funtsezko elementu bihurtu da Gobernu Irekiko estrategia berrietan eta lurralde guztietan azkar hedatzen ari da. Lurralde maila anitzeko administrazio askotan gauzatzen ari diren ekimen sorta zabalean islatzen da hori, sektoreak etorkizun hurbilean sortuko baititu negozio-aukera handiak enpresa nahiz ekintzaileentzat. Horregatik dira elementu horiek APTEren Nazioarteko Biltzarraren oinarri.

Partekatu

Beste berri batzuk