Euskadiko Parke Teknologikoek Berdintasunerako Gunean parte hartuko dute

Araba

Aurten Euskadiko Teknologia Parkeen Sareak Emakundek antolatu duen eta irailaren 25a eta abenduaren 15a bitartean egingo den 2017 Berdintasunerako Gunean parte hartuko du.

Emakundek, urtero, hainbat erakunde publikok eta pribatuk emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako ekimenak eztabaidatzeko topaketarako espazioa den “Berdintasunerako Foroa” abiatzen du. Foroa 2004an antolatu zen lehenengoz.

Berdintasunerako Gunearen XIV. Edizioaren goiburua honako hau da: “Berdintasuna nire baitan ere hasten da”, eta helburua da, espazio plural eta ireki honek balio izatea gure eguneroko ekintzen eta jarreren bidez berdintasunaren alde ekiteko dugun arduraz hausnartzeko. Foroan erakunde publiko zein pribatu orok parte har dezake.

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Teknologia Parkeek hiru dibulgazio-jardunaldi (lurraldeko bana) antolatu dituzte Emakumea, zientzia eta teknologia oinarri harturik. Dibulgazio-jardunaldi irekiak dira; Euskadiko gazteei zientzian, teknologian, ekimenean eta enpresa munduan berdintasunaren alde lan egiten dutenen esperientziak ezagutarazi eta emakumeek zientziaren eta teknologiaren alorrean duten lekua aldarrikatu eta ezagutzera eman nahi zaie. Zehazki, egunero alor horietan laneko garapen-aukerak guztiontzat berdinak izan daitezen lan egiten duten emakumeen esperientziak ezagutzeko eta jardunbide egokiak eta proiektuak aldarrikatzeko aukera izango dugu.

Berdintasunaren aldeko 2016ko Emakunde Saria jaso zuen EHUko irakaslea eta matematiketan doktorea den Marta Macho Staedler izango da hiru jardunaldietan. Saria emakumeen artean matematikarako eta ezagutza zientifikorako gerturapena bultzatzeari eta zabaltzeari bideratutako ibilbide zientifikoagatik nahiz emakume zientifikoen eta horiek garapen sozialari eta Akademiari egindako ekarpenen aldarrikapena egiteagatik eta ezagutzera emateagatik jaso zuen.

Jardunaldiak Araban urriaren 26an, Bizkaian azaroan 7an eta Gipuzkoan urriaren 19an izango dira.

Izena emateko:      alava@parke.eus

bizkaia@parke.eus

gipuzkoa@parke.eus

Partekatu

Beste berri batzuk