Euskadiko Parke Teknologikoek Daejeoneko gobernuarekin akordioa sinatu dute

Gipuzkoa

Daejeoneko Hego Koreako hiri metropolitarreko ordezkaritza bat egun hauetan nazioarteko misioan daude zientzia, berrikuntza eta teknologia arloko ekosistema ezagutzeko, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak aukeratu dituzte bisita egiteko. Ordezkaritzak aste honetan Euskadiko parke teknologikoen berrikuntza-eredua ezagutu ahal izan dute, izan duten bilakaera eta enpresa-ingurunea ikusi eta Bizkaiko eta Gipuzkoako parkeetako enpresa batzuk bisitatu ahal izan dituzte

coreanos 004Enpresa horietan, lankidetzarako formula posibleak aztertzeko bilerak egin dituzte. Ordezkaritzak enpresen potentziala nabarmendu du, sektore arloko dibertsifikazioa, I+G+b arloko inbertsio handia eta lekuaren lankidetza-ingurunea.

Euskadiko Parke Teknologikoek, misioan zehar, Daejeoneko hiri metropolitarreko Gobernuarekin Memorándum of Understanding sinatu dute. Bertan, bi erakundeek konpromisoa hartu dute ezagutza trukatzeko, atzerriko inbertsioa erakartzea babesteko eta industria aurreratuan eta sustapenean truke-jarduerak egiteko, baita ikerketa-erakunde eta enpresen artean elkarrekiko lankidetza sustatzeko ere.

Partekatu

Beste berri batzuk