Euskadiko Parke Teknologikoek Malagan egin den Transfiere 2012 Foroan hartu dute parte

Bizkaia

• Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako lehen foro europar honen helburu nagusia, esparru zientifikoaren eta enpresa alorraren artean transferentzia eta lankidetza bultzatzea da.

• Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen presidentearekin batera, Araba, Bizkaia eta Donostiako Parkeetako zuzendariak izan dira foroan.

• I+G+b arloko 180 espainiar enpresarik garrantzitsuenak bildu dira Malagan, 36 Unibertsitate eta 30etik gora Parke eta Zentro Zientifiko eta Teknologikorekin batera.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren lehen foro europarrean hartu du parte, bertan izan baitira Francisco Berjon, Sareko presidentea eta Araba, Bizkaia eta Donostiako Parkeetako zuzendari Jose Manuel Nogales, Txaber Ouro eta Estefania Morcillo, hurrenez hurren.

Otsailaren 8an eta 9an Malagan egin den Transfiere 2012 Foroa bi zutabetan oinarritzen da: Unibertsitate eta Enpresaren arteko jakintzaren transferentzia alde batetik, eta bestetik enpresen arteko lankidetza. Hau dela eta antolatu dira enpresa, ikerketa zentro eta unibertsitateen arteko 2.000tik gora topaketa.

Enpresa arloko urteko ekitaldirik garrantzitsuena bezala aurkeztu da foro hau; izan ere 360tik gora ikerketa talde dituzten konpainia handien eskaera zientifiko-teknologikoa bildu bait da, lehen aldiz, espazio dinamiko eta partehartzaile batetan, non B2B lan topaketek garrantzi handia izan duten sektore estrategiko espainiarretan eskaintza eta eskaera zientifiko-teknologikoa bateratzeko.

Transfiere 2012an, gainera, CDTI, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak Ikerketa eta Berrikuntzaren Horizonte 2020, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministeriaren programa aurkeztu du. Foroaren egitarauaren baitan, Speaker Corners delakoak ere izan dira; hauetan Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen aurkezpena egin da. Eta Euskadiko parkeek B2B topaketetan ere hartu dute parte, energia eta azpiegitura alorreko erakunde desberdinekin bilduz.

Iturria: RPTE

Data: 2012/02/09

Partekatu

Beste berri batzuk