Euskadiko Parke Teknologikoen sarea, berrikuntza sozialean aitzindaria
Euskadiko Parke Teknologikoen Merkatu Azterketa eta Marketin Korporatiboaren zuzendariak, Cristina Andrések, Castellóko Zientzia, Teknologia eta Enpresa Parkearen On Social Parctec programaren berrikuntza sozialari buruzko jardunaldietako batean parte hartu du
On Social Parctec eragin soziala duten ekintzailetzaren eremuko beharrak ulertzeko sortu zen, baita parke zientifiko-teknologikoek eragin sozial eta ekonomikoa duten negozio-ekimenak garatzen ari diren kolektiboei laguntza eraginkorragoa nola eman diezaieketen ulertzeko ere.
Gaur egindako jardunaldian parkeen rola aztertu dute, eta lurraldean berrikuntza soziala sustatzeko planteatzen diren erronkak. Hala, Cristina Andrések duela zenbait urtetatik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parke teknologikoek lantzen dituzten proiektuak aurkeztu ditu.
Langileei bideratutako ekimen profesionalen artean, besteak beste Cross Mentoring Parkean eta Erronka bat Parkerako programak aurkeztu ditu. Helburu sozialeko ekimenei dagokienez, kirol-jarduerak, elkartasun-jarduerak eta aisialdiko jarduerak azaldu ditu, hala nola parkeko langileak musikari-lanetan jarrita sortutako musika-jaialdia, Parkea Musik Fest, elikagaien eta liburuen bilketa, osasunari eta kirolari buruzko hitzaldiak, eta eguerdian antolatutako kirol-jarduerak, baita familia-kontziliazioa ahalbidetzeko prestatutako jangela-eremuak, aldagelak eta aisialdiko eremuak ere.