Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea Kolonbian

Bizkaia

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente Francisco Berjón, Bizkaiko Parke Teknologikoko zuzendari Txaber Ouro eta Idom enpresako kontsultore Antonio Fernandezekin batera, Kolonbian da egunotan, duela urte bete baino gehiago Santander Departamentuko Unibertsitate Industrialarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenean aurrera egiteko. Kolonbian finkatutako lehenengo Teknologia Parkea izango litzatekeenari laguntza teknikoa eskaintzeko Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak egiten duen hirugarren bidaia izan da. Bidaian zehar Kolonbian egin asmo duten Teknologia Parke honi buruzko master-plana garatzen jarraitu dute eta proiektua Santander Departamentuko gobernadore Horacio Serpari aurkeztu diote; gobernadorea prest agertu da Parkea abiarazteko beharrezkoa izango den erakunde arteko aliantza bultzatzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk