Euskadiko Parke Teknologikoen sarea teknologia eta ezagutza transferentziaren motor

Gipuzkoa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen zuzendari nagusiak Graduondoko Jardunaldien barruan Santanderreko Menéndez Pelayo Unibertsitateak antolatutako ‘Ezagutzaren transferentzia ekoizpen-zentroetara, enpresetara eta zentro teknologikoetara” izeneko mahai-inguruan parte hartu du

IMG_1317Itziar Epalzarekin batera egon dira mahaian Roberto Prieto, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko katedraduna, Eduardo Manrique de Lara, Unibertsitate Enpresa Fundazioen Espainiako Sarearen presidentea, eta Andrés Ubierna CDTi-ren Ikasketa eta Komunikazio Sailaren burua. Moderatzaile-lanetan José Carlos Gómez aritu da, Kordobako Unibertsitateko errektorea.

Enpresen, eragile teknologikoen eta unibertsitateen artean teknologiaren transferentzia eta ezagutzaren trukaketa ahalbidetzea Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen helburuetako bat da, eta ekimen eta proiektu ugari garatzen dira arlo horretan egunero.

Hala, Itziar Epalzak egindako hitzaldian tokian-tokian, estatu mailan eta nazioartean egindako jarduerak errepasatu ditu. Lankidetzako inguruneak, networking corner izenekoak eta Cross Mentoring Parkean azaldu ditu tokiko mailan, baita urtero Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parke teknologikoetan antolatzen diren 100 jardunaldi teknologikoak ere.

Kanpora bideratutako ekimenei dagokienez, harrigarria izan da parkeetako profesionalak hitzaldietan, konferentzietan eta kongresuetan izan duten parte-hartze maila altua, baita urtero jasotzen diren erakundeen ehunka bisitak ere.

Itziarrek, amaieran, Nazioarteko Parke Teknologikoekin egindako trukaketak eta topaketak azaldu ditu, eta aipatu du Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen ekimena aukeratu zutela IASPen, International Association of Science Parks-en, mundu mailako Inspiring Solutions Program-eko 10 finalisten artean aukeratu zutela.

Partekatu

Beste berri batzuk