Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak APTEren Nazioarteko Konferentziaren bandera jaso du, 2021ean Konferentziaren hurrengo antolatzailea izango baita

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Itziar Epalza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiak eta Joseba Urbieta Bizkaiko Parkeko kudeatzaileak Apte-ren Nazioarteko Konferentziaren banderaren eskualdatzea jaso dute eta, hala, Bizkaiko Parkea hurrengo konferentziaren antolatzailea izango da, 2021ean

Felipe Romera Apte-ko presidenteak eta Luis Pérez PCTko zuzendariak Apte-ren Nazioarteko Konferentziaren banderaren eskualdatzea egin dute, eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak jaso du lekukotza. Hala, Sarea izango da 2021eko konferentziaren antolatzailea.

Zehazki, konferentziaren hurrengo edizioa Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean antolatuko da; hala, Joseba Urbieta bertako kudeatzaileak eta Itziar Epalza Sareko zuzendari nagusiak jasoko dute lekukotza Sevillako Cartuja PCTren eskutik. Eskualdatzea sinbolikoki egingo da, eta, horretarako, Asociación Española de Parques Tecnológicos (APTE) elkartearen logotipoa daraman bandera entregatuko da; APTEko kide dira Euskadiko hiru parkeak eta Itziar Epalza da bertako lehen presidenteordea eta Amaia Bernarás Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko kudeatzailea elkarteko idazkari exekutiboa.

2021ekoa, Bizkaiko Parkean egingo dena, XIX. edizioa izango da; konferentziak, urtero, Espainia osoko 50 zientzia- eta teknologia-parke baino gehiagoko enpresak, profesionalak eta kudeatzaileak batzen ditu, etorkizuneko erronkei heltzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk