Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta Technopoles de Nouvelle de Aquitainek mugaz gaindiko beren elkarlanean aurrera jarraituko dute
Negozio Garapeneko eta Marketineko zuzendaria, Raquel Ubarrechena, eta Marketin Korporatiboko eta Merkatu Prospekzioko arduraduna, Cristina Andrés, buru zituen Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko ordezkaritza batek topaketa egin du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko egoitzan Technopoles de Nouvelle Aquitaineko arduradunekin. Azken horiek Bihartean Mugaz Gaindiko Merkataritza Ganberako eta French Basque Invest-eko ordezkariekin joan ziren bilerara.
Topaketaren helburua bi erakundeen artean honako hauek lortzeko ezarritako ibilbide-orrian aurrera egiten jarraitzea zen: mugaz gaindiko lankidetza sustatzea, eta, horrenbestez, enpresen artean lankidetzarako bide berriak irekitzea, eta nola ez, bi lurraldeen artean berrikuntzako ekosistemen proiektu teknologikoak eta ekintza berritzaileak transferitzea.
Jardunaldia amaitzeko, Gipuzkoako Parkean dagoen CIDETEC Zentro Teknologikoa bisitatu zuten. CIDETEC en jarduera bereziki bizia da Europar Batasunean, bertako Zazpigarren Marco Programako 34 egitasmotan parte hartuz, eta hauetako 8 ren buruzagitza izanik. Jarduera honek aurrera darrai egungo Horizonte 2020 Europar programaren baitan, bertan CIDETEC ek 31 egitasmotan parte hartzen du eta hauetariko 12 ren buruzagitza izanik.