Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Euskaliten KUDEAKETA AURRERATUKO saria jaso du

Gipuzkoa

Donostiako Kursaal Jauregian egin da Kudeaketa Aurreratuko Diplomen banaketa-ekitaldia, Kudeaketa Aurreratuko Euskal Sariaren banaketako Galaren barruan, Arantxa Tapia, Jon Darpon eta Beatriz Artolazabal sailburuordeak, Maite Alonso sailburuordea eta Jose Hernandez Euskaliteko lehendakaria buru zirela     

IMG_2298 - copiaEusko Jaurlaritzak, Euskaliten bitartez, Kudeaketa Aurreratuko Diplomarekin saritu du Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea, EUSKALITen “Kanpo Kontrastea” arrakastaz gainditu eta Kudeaketa Aurreratua osatzen duten elementuak garatzeko bere konpromisoa erakutsi ondoren. Kudeaketa Aurreratuko Euskal Sariaren 2017ko Galaren barruan jaso du sari hori Parke Teknologikoen Sareak.

“Kanpo Kontrastea” erakundeei geldiarazi eta gauzak egiten ari diren moduari buruzko hausnarketa egiten laguntzean datza, zer emaitza lortu dituzten eta hobetzeko lehentasunak definitzen laguntzean.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren garapen-mailari dagokion auto-ebaluazioa aurkeztu zuen, eredu hori osatzen duten bost elementuei dagokienez: estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea eta berrikuntza; Euskalitek proposatutako kanpoko hiru ebaluatzailek kontrastatu zuten aipatu ebaluazioa.

Euskal Parkeak sortu zirenetik garatutako lanarekin batera, ebaluazio horretan 2017an zehar egindako lana ere aurkeztu zuten, eta 2017-2020 aldirako Plan Estrategikoak Sarearentzako, erakunde gisa, dakarkion aurrerapena. Aurkeztutako beste puntu batzuk izan ziren pertsonen gogobetetasunari buruzko inkesta eta Sarearen baterako lan-saioak, besteak beste; oso modu positiboan baloratu zuten hori guztia ebaluatzaileek, eta Euskaliten orain emandako saria da horren erakusle.

Orain arte, 1.000 euskal erakundek baino gehiagok erabili dute Euskaliten Kanpoko Kontraste zerbitzua.

KUDEAKETA AURRERATUKO 2017KO EUSKAL SARIA

Hamabi erakundek jaso dute aurten Kudeaketa Aurreratuko saria, Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburuaren, Jon Darpon Osasun sailburuaren, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politika sailburuaren, Maite Alonso Hezkuntza sailburuordearen eta EUSKALITeko lehendakari Jose Hernandezen eskutik.

Jarduera-sektore guztietako zazpi erakundek jaso dute, bestalde, zilarrezko A: Vicinay Cadenas eta Ikusi Remote Control enpresek, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuak (Osakidetza), Basauri Irakaskuntzako Kooperatiba Elkartea ikastetxeak, Andoaingo Aita Larramendi Ikastolak, Gasteizko EHUko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak eta Gizakia Fundazioak. Halaber, urrezko A eman zaio Ormazabal y Cia SLU industria-enpresari.

Horrez gain, Kudeaketa Aurreratuko lau Euskal Sari banatu dira; horixe da kudeaketari Euskadin ematen zaion sari gorena. Sari hori eskuratzeko beharrezkoa da aurreko urteetan urrezko saria jaso izana eta kudeaketako elementu jakin batean kanpoko berariazko ebaluazio bat gainditzea. Aurten, honako enpresa hauek jaso dute sari nagusia: Microdeco, ASLE eta Siemens Gamesa Renewable Energy enpresek, eta San Felix ikastetxeak.

Partekatu

Beste berri batzuk