Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Euskaraldiarekin bat egin du
EUSKARALDIA osatzen duten letrekin argazkia ateraz, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak atxikimendua erakutsi dio ekimenari eta EUSKARALDIA sustatzeko konpromisoa hartu dute, bertan lan egiten duten pertsona guztiak hamaika egunez Ahobizi edo Belarriprest izatera animatuz.
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak eta bere enpresetako langile ugarik izena eman dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarteko hamaika egunetan euskaraz aritzeko.