Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak obesitatearen eta 2 motako diabetesaren prebentzio-plan aitzindaria ezarri du
- Planaren aurkezpena eta DNA laginak hartzea ekainaren 27, 28 eta 29an izango da Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako parkeetan.
- Obesitatea da arrisku-faktore garrantzitsuena 2 motako diabetesean. Gaixotasun hori 400 milioi lagunek baino gehiagok dute eta 7 segundoz behin pertsona bat hiltzen da horren eraginez.
- Obesitatea eta 2 motako diabetesa prebenitzeko gakoa dieta osasungarria eta ariketa fisiko moderatua egitea da
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak langileei obesitatea eta 2 motako diabetesa prebenitzeko plan motibatzailea eskaintzen die. Plana egoitza Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean duen Patia enpresak diseinatu du.
Erantzukizun sozial eta laneko erantzukizunaren testuinguruan, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak urratsa eman du langile guztiei, haientzat inolako kargurik gabe, DIABETESprevent prebentzio-plana eskaintzeko. Plan horretan, aldez aurretiko joera genetikoaren testa egingo dute, eta bizimodu osasungarrirako ohiturak hartzea erraztuko duen mugikorrerako appa eta Patiaren podometro esklusiboa ere eskainiko dituzte.
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko langileei plana aurkeztu eta DNA laginak hartzea ekainaren 27, 28 eta 29an egingo da, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako parke teknologikoetan, hurrenez hurren.
Era berean, langileek arreta pertsonala jasotzeko telefono bat izango dute eta onlineko webinarretan parte hartu ahal izango dute, adituekin kontsultak argitu ahal izateko.
Obesitatea da 2 motako diabetesaren arrisku-faktore garrantzitsuena. Gizenek umetatik eta nerabezarotik izaten dituzte arazoak. Osasunaren Munduko
Erakundearen arabera, obesitatea da XXI. mendeko epidemia. Europan, umeen eta nerabeen % 40k eta helduen % 60k gehiegizko pisua edo obesitatea dute.
Laneko bajak hartzeko % 71 arteko probabilitate gehiago
EuroPrevent2017-en (Kardiologiako Europako Elkartea) aurkeztutako azterketa baten arabera, gehiegizko pisua duten pertsonek % 71 arteko probabilitate gehiago dute laneko baja bat hartzeko pisu osasungarria dutenekin alderatuta, 174.000 langile baino gehiagoren artean egindako ikerketaren arabera.
2 motako diabetesa, kasu guztien % 90 biltzen duena, diabetes mota ohikoena da, eta haren aurka nola jokatu baldin badakizu saihestu daitekeen gaixotasuna da, aldez aurretiko joera ezagututa, garaiz bizimodu osasungarria hartuta, elikadura orekatua izanez eta ariketa fisiko moderatua eginez.
Prebentzio-programa
Patia prebentzio-programaren baitan, 2 motako diabetesa izateko dagoen arrisku genetikoaren testa egingo dute, obesitatea eta 2 motako dieta prebenitzeko modu indibidualizatuan ariketa fisikoa eta dieta monitorizatzen duen mugikorreko aplikazioa eta podometro oso eraginkorra ere eskaintzen dute, erabiltzaile bakoitzaren jarduera fisikoa monitorizatzeko.
Osasunaren Carlos Slim Fundazioak sustatutako eta Massachusetts General Hospital-eko (Boston, AEB) eta Broad Institute of MIT and Harvard-eko (Cambridge, AEB) zientzialari eta endokrinologoek garatutako diabetesari buruzko azterketa genetiko handienetan oinarrituta dago DIABETESprevent izeneko prebentzio-programa berritzaile hau.
DIABETESprevent tresna oso sentsiblea, eraginkorra eta batez ere oso irisgarria da, eta hari esker:
- 2 motako diabetesa izateko aurretiazko joera ezagut dezakegu, eta obesitatearekin lotutako geneak ere kontuan hartzen ditu, minik eragiten ez duen test sinple bat soilik eginda.
- Kontrolerako tresna digitalak izango ditugu: Appa, podometroa eta web plataforma.
- 2 motako diabetesaren prebentziorako eta obesitatea saihesteko motibatzea lortu nahi du.
Dieta pertsonalizatua
Patiaren APPa oso lagungarria da obesitatea eta diabetesa prebenitzeko. Erabiltzaileak dieta, glukosa mailak eta egunero egiten duen ariketa fisikoa kontrola dezake.
Dietari dagokionez, 4.000 plater osasungarri baino gehiago daude eta erabiltzaile bakoitzari asteroko dieta pertsonalizatua eskaintzen zaio. Pertsona bakoitzaren ezaugarriak, gorputz masaren indizea, bizimodu-ohiturak eta intolerantziak hartzen ditu kontuan. Gainera, plater bakoitzaren errezeta zehatza ikus daiteke eta automatikoki erregistratzen dira nutrizio-balioak erabiltzailearen profilean.
Patiari buruz
Patia Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dago, 2013tik lan egiten du munduan diabetesaren kasuak murrizteko eta diabetesa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, tresna genomikoak aplikazio digitalekin lotuta, erabiltzaileari bizimodu osasungarria lortzen laguntzeko.