Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Parke ekosisteman sartu diren sei erakunde berri aurkeztuko ditu K·businessen

Batterieingeniuere South Europe, Medcann Europe, IPRINT3DSPARES S.L., Space Robotic Workers, DentalPlay eta VPO Versia Procesos Operativos izan dira ekimenaren protagonistak eta euren proiektuak eta zerbitzuak eman dituzte ezagutzera bertan

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak azken seihilekoan parkeetan ezarri diren sei erakunde berri aurkeztu ditu  K·business Ongi Etorri topaketan. Batterieingeniuere South Europe, Medcann Europe, IPRINT3DSPARES S.L., Space Robotic Workers, DentalPlay eta VPO Versia Procesos Operativos enpresa berriek euren buruaren aurkezpen laburra egin dute, euren jarduerak, produktuak eta zerbitzuak azalduz.

K·business Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen Networking zerbitzua da, eta Parke enpresei inguruko beste enpresa eta eragile batzuekin elkar ezagutzen eta harremanetan jartzen laguntzea du helburu, lankidetzan aritzeko eta negozioa garatzeko aukerak identifikatuz eta sortuz. Hasiera-hasieratik, 12 edizio egin dira, 402 entitateren partaidetzarekin eta aldebiko 320 topaketa ingururekin. Horrela, ekimen hori sendotzea lortu da.

K·business zerbitzua Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen BEParke ekimen berrian dago sartuta. Ekimen horren helburua enpresa-proiektuen beharrizan guztiei erantzutea da, zerbitzu espezializatuen katalogo berriaren bitartez. Horrela, Neworking K·business zerbitzuaz gain, Parke markak beste lau zerbitzu berri ditu: K·talent, K·impulse, K·future eta K·media, enpresaren, lanbidearen eta norberaren garapena bultzatzeko pentsatuak. http://parke.eus/es/ecosistema-de-negocio/

Aurkezpenak eta aldebiko topaketak

Online ekimenean enpresa bakoitzak bere aurkezpen-txanda izan du, eta aldebiko 33 topaketa egin dira, gaurko izena emana zuten 28 erakundeen arteko harremana, lankidetza-aukerak eta negozio-garapena bultzatzeko.

Batterieingeniuere South Europek (Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa) Alemaniako bere enpresa nagusiarekin (Batterieingenieure GmbH) batera, biltegiratze elektrokimikoko sistemen arloko zerbitzua eskaintzen du. Zehatzago esanda, baterien teknologiak (litio-ion edo beruna-azidoa, adibidez) probatzen, modelizatzen eta diagnostikatzen ditu. Era berean, arlo horretako aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen ditu.

Medcann Europek (Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa) kalamuaren genetikaren garapenean zentratzen ditu bere lanak. Genetika zilegiak, trazagarriak eta kalitatezkoak eskaintzen dizkie lizentzia duten mundu osoko kanabis-operadoreei, helburu medikoak eta zientifikoak dituzten laborantza-proiektuetarako.

IPRINT3DSPARES S.L. (Arabako Teknologia Parkea), artxibo digitalak online saltzeko marketplace bat da. Autoen piezen diseinuak merkaturatzen ditu lizentziarekin, kontzesionarioek edo zerbitzu-zentroek euren instalazioetan 3D piezak inprimatu ahal izan ditzaten.

2021ean sortua, Space Robotic Workers (Arabako Parke Teknologikoa) ingeniaritza eta sistema espazialen diseinu alorreko enpresa da. LEO orbitan orbita azpiegitura diseinatzen ari da erabilera komertzial eta zientifikoetarako. Gainera, gaitasunak ditu egiturazko diseinuan eta analisian, diseinu eta kontrol robotikoan, bizi-euskarriko sistemetan, propultsio- eta komunikazio-sistemetan.

DentalPlay (Arabako Parke Teknologikoa) 3D 4K edukiak eta bideoak eta iOS aplikazioak sortzen dituen enpresa da, hezkuntzarako eta hortz-sektoreko espezialitate desberdinetako pazienteen tratamenduak azaltzeko. Bere bideoak Dentalk-en, Youtubeko hortz-kanalik handienaren, parte dira.

BOE enpresa (Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa) datuen eskala handiko analisietan espezializatutako enpresa da, eta datu guztiak taldekatzen eta gurutzatzen ditu, ekoizpen-prozesuak nahiz proiektu edo negozio guztiak diagnostikatzeko eta optimizatzeko. Datuen azterketa erabakiak hartzea sinplifikatzeko, aldagai guztiak monitorizatzeko eta algoritmoen eta adimen artifizialaren bitartez proiektatzeko. Azken batean, datuen azterketa, erakundeak bultzatzeko.