Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak, Valentziako Zientzia Parkeen sareko bilera estrategikora gonbidatu dute

Araba

  • Euskal sareko presidente den Francisco Berjon eta Arabako Teknologi Parkeko zuzendari Jose Manuel Nogalesek hartu zuten parte Alacanten egindako batzarrean.

Valentziako Zientzia Parkeen Sareak 2012ko bilera estrategikoa egin du Alacanteko Unibertsitateko Zientzia Parkean, azaroaren 20an. Aurten lortutako emaitzak aztertzea eta datorren urtean egin beharreko jardunak antolatzea izan da bileraren helburua.

Sare horretako kide diren bost parkeen elkarlana hobetzeko asmoz, lan-saioetan Francisco Berjon, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen presidenteak eta Jose Manuel Nogales, Arabako Teknologi Parkeko zuzendariak hartu zuten parte, beraien eskarmentua aurkezteko. Zientzia eta Teknologia parekeentzat sarean lan egitea behar estrategiko bat dela azpimarratu zuten biek ala biek.

Jardunaldiak, nazioarteko mailako transferentzia eta zaintza teknologikorako tresna informatikoak ezagutzeko ere balio izan du.

Partekatu

Beste berri batzuk