Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen eredua aurkeztu du Euskadik Costa Rican

Bizkaia

Costa Ricako presidente Carlos Alvarado Quesadak inauguratutako AZOFRAS IV. Biltzar Nazionalean parte hartu du Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiak, eta Euskadiko Parkeen eredua aurkeztu du han; Euskadiko jakintza eta transferentzia teknologikoaren eragile katalizatzaile nagusiak dira parkeok

39aad2b5-f510-4cd0-a871-5a425aff8288 (003)Itziar Epaltza Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusiak Costa Ricako Zona Frankoetako Enpresen Elkarteak antolatutako AZOFRAS IV. Biltzar Nazionalean parte hartu du, eta Sareak Euskadiko berrikuntzaren eta enpresa-garapenaren eragile bultzatzaile nagusi bihurtzeko eta jakintza- eta talentu-ekosistema berezia sortzeko jarraitu duen kudeaketa-eredua aurkeztu du han.

Bere mintzaldian, Epaltzak nabarmendu zuen “oso garrantzitsua” dela “arlo publikoaren eta pribatuaren, unibertsitateen eta zentro teknologikoen arteko lankidetza, bai eta proiektu berritzaile berriak garatzeko enpresa-azeleratzaileak sortzea eta bultzatzea ere, hori guztia berrikuntza ardazteko elementu gisa jarduten duten ingurune jasangarrietan”. Bestalde, azpimarratu zuen “industriaren dibertsifikazioak, nazioarteko proiekzioak, enpresa-sare handiak eta Eusko Jaurlaritzak 4.0 Industriaren alde egindako apustuak Euskadirentzat garrantzi handia” izan dutela.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parkeek osatzen dute Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea, eta erreferente gisa kokatu dira Estatu mailan zein nazioartean; komunitate biziak dira, non enpresa berritzaileak eta teknologikoki oso aurreratuak garatzen diren.

Partekatu

Beste berri batzuk