Euskadiko Parkeen Sarea, erreferentziazko eredu Habanako Unibertsitatean

Gipuzkoa

Habanako Unibertsitateko, Latinoamerikako Garapen Bankuko eta Kubako Zientzia, Teknologia eta Ingurumen Ministerioko kideez osatutako ordezkaritza batek Euskadiko berrikuntza-ekosistema ezagutu du Tecnalia Korporazioaren eskutik

IMG_2467Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Kooperazio eta Enpresei zuzendutako Zerbitzuetarako Saileko arduradun Xabier Díazek harrera egin die ordezkari kubatarrei. Besteak beste, Euskadiko Teknologia Parkeek osatzen duten berrikuntza-ekosistema aurkeztu die, bertan kontzentratzen baita Euskadiko I+G arloan egiten den inbertsiorik handiena.

Tecnalia eta Habanako Unibertsitatea elkarlanean dihardute Latinoamerikako Garapen Bankuak finantzatutako proiektu batean. Unibertsitate kubatarrean berrikuntza eta ekintzailetzarako zentroa diseinatzea eta garatzea da egitasmoaren xedea, eta, horretarako, Parkeen berrikuntza-ekosistema hartu dute erreferentziatzat. Izan ere, berrikuntzaren, garapen teknologikoaren eta ezarritako egitura zientifiko-teknologikoen katalizatzaile dira Parkeak.

Bestalde, enpresa-ekimen berritzaile edo oinarri teknologikoko ekimenak sustatzeko eta garatzeko ardatz diren enpresa-sehasken aldeko interesa ere adierazi dute bisitariek (BIC Araba, BIC Bizkaia eta BIC Gipuzkoa).

Partekatu

Beste berri batzuk