Euskadiko Teknologi Parkeak Transfiere Foroan

Gipuzkoa

  • Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak APTEren speaker corners atalean hartu du parte gaur arratsaldean.
  • Gaur hasi eta bihar bukatuko da Transfiere, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren europar foroaren bigarren edizioa, Malagan.

Euskadiko Teknologi Parkeak Malagan dira gaur eta bihar, Transfiere Foroan parte hartzeko. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko zuzendari Txaber Ouro eta Berrikuntza zuzendari Marian Ibarrondo dira bertan, topaketan aurreikusitako ekitaldi desberdinetan parte hartzen.

Gaur arratsaldean egin diren APTEren speakers corners atalean, “I+G eta Berrikuntza ingurune pribilegiatu batetan” izenburupean, Marian Ibarrondok Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen aurkezpena egin du, bertan kokatutako ikerketa zentro eta unitateak, bikaintasun zentroak, zentro teknologikoak eta lehen mailako I+G+b egiten duten enpresa garrantzitsuak azalduz, baita parkeak herrialdearen berrikuntza adierazleetan duen eragina ere.

Transfiere Foroak bigarren edizioa du aurtengoa eta bere helburu nagusia honako hau da: enpresa txiki eta ertainak eta unibertsitateko ikerketa taldeak, teknologi eskatzaile diren bertoko zein atzerriko enpresekin harremanetan jartzea. Topaketa hauek ahalbidetu eta errazteko, berariaz antolatutako lan-mahai berritzaileetan egiten ari da.

APTE, estatuko teknologi parkeen elkarteak, bere kide diren 21 parkek eta hauetan kokatutako 38 erakundek partehartze handia dute topaketa honetan, izan ere elkarteak stand bat du azokan eta beste hainbat ekitaldi antolatu ditu bertan. Aurtengo Transfiere topaketan 25 hizlari ospetsu eta 60tik gora aurkezpen labur daude aurreikusita egitarauan; gainera, lehen aldiz, mundu osoko teknologi parkeetako ordezkariak bildu ditu edizio honetan.

Partekatu

Beste berri batzuk