Euskadiko Teknologi Parkeek 2010 % 4 enpresa gehiagorekin eta enplegu gehiagorekin itxi dute

Araba

Datuek krisialditik ateratzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren berrikuntzaren aldeko apostua baieztatzen dute. Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak 2009an baino 16 enpresa eta 496 enplegu gehiago ditu. Enpleguaren kalitatea Euskadiko Parkeetan lau portzentaje-puntutan hobetu da 2010ean. Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko presidenteak, Francisco Berjónek, gure lehiakortasunaren eta produktibitatearen osasuna neurtzeko termometroa direla azpimarratu du


Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak 2010. urtea datu oso positiboekin itxi zuen, batez ere, enplegua, enpresa kopurua, hauen fakturazioa eta enpleguaren kalitateari dagokienez.

Iazko abenduan, Arabako, Bizkaiko eta Donostiako Teknologi Parkeetan, eta Garaia Berrikuntza Gunean zenbatutako enpresa kopurua 428koa izan zen (412, 2009an) eta zuzeneko enpleguak 14.418 (13.922, 2009an). Bestalde, euskal parkeetan kokatutako enpresen fakturazioa 3.530 milioi eurotakoa izan zen, 2009an baino 34 milioi gehiago.

Gastua B+G-n

Parkeetako enpleguaren kalitatea eta B+D-ari eskainitako fakturazioa kontutan izateko garrantzizko beste datu bat da. Horrela, 2010ean, Parkeetan dauden enpresek euren fakturaziotik B+G-an egindako gastua %12koa izan zen. (2009an, %11).

Langilegoaren adinari dagokionez, %23ak 30 urte baino gutxiago ditu, 2009ko datuaren antzera (%22). Zentru hauetan lanean diharduten pertsonen %46ak goi-titulua dute (2009an, %44ak) eta %30a B+G arloan ari da (%28a, 2009an).

Azpimarratzekoa da baita, euskal Parkeetan, egun, bertan dauden enpresetatik %70tik gora ez zeudela. Hau da, hemen sortu berriak dira bai berez enpresa berriak direlako bai ordura arte Euskadin ez zeudelako eta orain hemen kokatu direlako.

B+G jardueraren konzentrazioa

Eustatek, Euskadin B+G-n 2009an egindako gastuari buruz bildutako datuak Parkeen Sareko jarduerara estrapolatuz, Euskadiko B+G-n egindako gastu guztiaren %30 eta euskal enpresek B+G-n egindako gastuaren %39, Teknologi Parkeetan egiten da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektorei dagokienez, Euskadiko Parkeen Sarean jarduera guztiaren %32a IKT-ei zuzendua dago, %16a B+G Zentruei, %14a aeronautikari, %10a medikuntza eta biozientziei,energia eta ingurugiroari, eta elektronikari %6a bakoitzari, %5a automozioari eta %11a beste batzuei.

Azalerak eta betetze-maila

Teknologi Parkeen eta Garaia Gunearen zereginetariko bat enpresa teknologikoentzako, berritzaileentzako eta ikerketan dihardutenentzako azalera prestatzea da, B+G+i-aren atrakzio gune bihurtu daitezan. Kasu batzuetan, parkeek eraikitzen dituzten enpresak eta teknologi zentroak kokatuko diren eraikinak eta, beste batzutan, enpresak eurak dira beraien eraikinak eraikitzen dituztenak, behin parkeak lurra merkaturatu ondoren.

Hau horrela izanik, 2010ko abenduaren 31an, parkeek urbanizatzeko moduan zegoen lur-azalera industrial 2,16 milioi metro karratukoa zen, eta hauetatik %66tik gora merkaturatu dira edo eraiki dira.

Azalera honetatik 1,2 milioi metro eraiki ahal dira guztira, eta hauetatik %56 (541.464 metro karratu) enpresek eraiki dute eta gainontzekoa, 140.346 metro karratu, parkeek enpresak kokatu daitezan egindako eraikinak dira. Parkeek enpresentzat egindako eraikinen betetze-maila %73koa da.

2010ko datuen balorazioa

Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko 2010. urteko datuek erakusten dute bertan dauden enpresek krisialdiari aurre egiteko gai izateaz gain indartuta atera direla, enplegu gehiago sortu dutela eta, absolutuetan, 2009an baino gehiago fakturatu dutela.

Francisco Berjón, Sareko presidentearen ustez “datu hauek Teknologi Parkeetako egoerari buruzkoak baino ez izan arren inportanteak dira Euskadiko teknologikoki aurreratuak diren sektoreetan sortzen duten eraginagatik. Era honetara, Teknologi Parkeak gure lehiakortasunaren eta produktibitatearen osasuna neurtzeko termometroa dira”.

Berjónek dionez “arrakastaren giltza ikerketan eta berrikuntzan datza, biak ezinbestekoak euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko, Eusko Jaurlaritzak bere Lehiakortasun Planaren ekintzen bidez defendatu eta suspertzen duen bezala”.

Partekatu

Beste berri batzuk