Euskadiko Teknologi Parkeek 2010 % 4 enpresa gehiagorekin eta enplegu gehiagorekin itxi dute

• Datuek krisialditik ateratzeko Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren berrikuntzaren aldeko apostua baieztatzen dute.
• Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak 2009an baino 16 enpresa eta 496 enplegu gehiago ditu.
• Enpleguaren kalitatea Euskadiko Parkeetan lau portzentaje-puntutan hobetu da 2010ean.
• Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko presidenteak, Francisco Berjónek, gure lehiakortasunaren eta produktibitatearen osasuna neurtzeko termometroa direla azpimarratu du

Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak 2010. urtea datu oso positiboekin itxi zuen, batez ere, enplegua, enpresa kopurua, hauen fakturazioa eta enpleguaren kalitateari dagokienez.

Iazko abenduan, Arabako, Bizkaiko eta Donostiako Teknologi Parkeetan, eta Garaia Berrikuntza Gunean zenbatutako enpresa kopurua 428koa izan zen (412, 2009an) eta zuzeneko enpleguak 14.418 (13.922, 2009an). Bestalde, euskal parkeetan kokatutako enpresen fakturazioa 3.530 milioi eurotakoa izan zen, 2009an baino 34 milioi gehiago.

Gastua B+G-n

Parkeetako enpleguaren kalitatea eta B+D-ari eskainitako fakturazioa kontutan izateko garrantzizko beste datu bat da. Horrela, 2010ean, Parkeetan dauden enpresek euren fakturaziotik B+G-an egindako gastua %12koa izan zen. (2009an, %11).

Langilegoaren adinari dagokionez, %23ak 30 urte baino gutxiago ditu, 2009ko datuaren antzera (%22). Zentru hauetan lanean diharduten pertsonen %46ak goi-titulua dute (2009an, %44ak) eta %30a B+G arloan ari da (%28a, 2009an).

Azpimarratzekoa da baita, euskal Parkeetan, egun, bertan dauden enpresetatik %70tik gora ez zeudela. Hau da, hemen sortu berriak dira bai berez enpresa berriak direlako bai ordura arte Euskadin ez zeudelako eta orain hemen kokatu direlako.

B+G jardueraren konzentrazioa

Eustatek, Euskadin B+G-n 2009an egindako gastuari buruz bildutako datuak Parkeen Sareko jarduerara estrapolatuz, Euskadiko B+G-n egindako gastu guztiaren %30 eta euskal enpresek B+G-n egindako gastuaren %39, Teknologi Parkeetan egiten da.

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektorei dagokienez, Euskadiko Parkeen Sarean jarduera guztiaren %32a IKT-ei zuzendua dago, %16a B+G Zentruei, %14a aeronautikari, %10a medikuntza eta biozientziei,energia eta ingurugiroari, eta elektronikari %6a bakoitzari, %5a automozioari eta %11a beste batzuei.

Azalerak eta betetze-maila

Teknologi Parkeen eta Garaia Gunearen zereginetariko bat enpresa teknologikoentzako, berritzaileentzako eta ikerketan dihardutenentzako azalera prestatzea da, B+G+i-aren atrakzio gune bihurtu daitezan. Kasu batzuetan, parkeek eraikitzen dituzten enpresak eta teknologi zentroak kokatuko diren eraikinak eta, beste batzutan, enpresak eurak dira beraien eraikinak eraikitzen dituztenak, behin parkeak lurra merkaturatu ondoren.

Hau horrela izanik, 2010ko abenduaren 31an, parkeek urbanizatzeko moduan zegoen lur-azalera industrial 2,16 milioi metro karratukoa zen, eta hauetatik %66tik gora merkaturatu dira edo eraiki dira.

Azalera honetatik 1,2 milioi metro eraiki ahal dira guztira, eta hauetatik %56 (541.464 metro karratu) enpresek eraiki dute eta gainontzekoa, 140.346 metro karratu, parkeek enpresak kokatu daitezan egindako eraikinak dira. Parkeek enpresentzat egindako eraikinen betetze-maila %73koa da.

2010ko datuen balorazioa

Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko 2010. urteko datuek erakusten dute bertan dauden enpresek krisialdiari aurre egiteko gai izateaz gain indartuta atera direla, enplegu gehiago sortu dutela eta, absolutuetan, 2009an baino gehiago fakturatu dutela.

Francisco Berjón, Sareko presidentearen ustez “datu hauek Teknologi Parkeetako egoerari buruzkoak baino ez izan arren inportanteak dira Euskadiko teknologikoki aurreratuak diren sektoreetan sortzen duten eraginagatik. Era honetara, Teknologi Parkeak gure lehiakortasunaren eta produktibitatearen osasuna neurtzeko termometroa dira”.

Berjónek dionez “arrakastaren giltza ikerketan eta berrikuntzan datza, biak ezinbestekoak euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko, Eusko Jaurlaritzak bere Lehiakortasun Planaren ekintzen bidez defendatu eta suspertzen duen bezala”.

2011an Euskadiko Teknologi Parkeetako ekintzarik garrantzitsuenak

2011.urtean Euskadiko Teknologi Parkeek 67,3 milioi eurotako inbertsioak egingo dituzte ekintza estrategikoetan.

ARABAKO TEKNOLOGI PARKEA: 11,6 milioi euro

Arabako Teknologi Parkeak 11,6 milioi euroko inbertsioa egingo du parkea bera handitzeko lanetan eta giza, kirol eta merkatal gune batean.

  • Parkea handitzeko lanak:
    Teknologi Parkearen handitze-lanen lehenengo zatia 2011ko bigarren seihilekorako dago aurrikusita. 97.762 metro karratu urbanizatzeko lanak burutuko dira eta hauetatik 48.881 metro karratu teknologi enpresak eta B+G+i-koak jartzeko eraikinetarako eta bulegoetarako erabiliko dira.
  • Giza, kirol eta merkatal Gunearen eraiketa
    15.019 metro karratu Giza eta Kirol Gunerako, hau ere, 2011ko bigarren seihilerako. 6.008 metro karratu eraikinak izango dira.

BIZKAIAKO TEKNOLOGI PARKEA: 43,1 milioi euro

Bizkaiko Teknologi Parkean 43,1 milioi eurotako inbertsioa egingo da proiektu ezberdinetarako.

  • Zamudion eta Derion:
    Aresti Sektoreko U.E1-rentzat Teknologi Parkearen handitze-lanak. 612 Eraikina bukatu eta egokituko da Enpresen Inkubagailu gisa. Derioko Geldos Sektorean eraikin berri baten eraikuntza proiektua zehaztuko da.
  • Leioan: UPV/EHU-ko Zientzia Parkea
    161.263 metro karratu gordin. 120.785 metro eraikitzeko modukoak eta gehien jota 40.892 bete ahal izango dira. Guztira 19 eraikin egingo dira. Egoitza Eraikina eta Biofisika Eraikina 2010ean esleitu ziran. Lanak 2011an hasita. Eraikinetariko bat “District Heating”-a jartzeko erabiliko da eta beste bat zientzilari eta ikasleentzako egoitza izango da.
  • Ezkerraldean: Teknologi Parkea. Abantoko Campusa
    532.736 metro karratu gordin. 234.631 metro karratu eraiki ahal izateko eta 128.911 metro karratu betetzeko.
    2011an hirigintza lanak eta abanton, Ezkerralderako Teknologi Parkearen Egoitza Eraikinaren eraikuntza proiektua bukatuko dira.

DONOSTIAKO TEKNOLOGI PARKEA: 12,6 milioi euro

Miramonen aurtengo proiekturik garrantzitsuena bere handitze-lanak dira Galarretan.

  • Donostiako Teknologi Parkearen handitze-lanak- Galarreta (Hernani)
    Hernaniko Galarreta Gunean egingo diren Donostiako Teknologi Parkearen handitze-lanen lehen zatia. 2011.ko otsailan hasi ziran Teknologi Parkea zabaltzeko lurren egokitze-lanak 150.107 metro karratuko azaleran. Hauetatik 65.900 metro karratu, gehien bat, proiektu berritzaile, teknologikoak eta ikerketa-proiektuetarako izango dira. Amaiera 2012.rako aurrikusita dago.