Euskadiko Teknologi Parkeek 28,4 miloi euro jaso dituzte, Zientzia eta Berrikuntza Ministeritzaren “INNPLANTA Público 2010” programaren bidez

Bizkaia

Azaro honetan, Bizkaiko eta Donostiako Teknologi Parkeetako proiektu garrantzitsuek 28,4 miloi eurotako diru-laguntza jaso dute Ministeritzaren “INNPLANTA Público 2010” programari esker.
Deialdi hau, berrikuntza Estaduko Estrategiaren barruan kokatzen da eta honako helburuak ditu: azpiegitura zientifiko-teknologikoen kokapenari eta hobekuntzari laguntzea, eta Zientzia eta Teknologi Parkeetan, B+G+i-ko ekintzetarako eta ikerketa emaitzen transferentziarako ekipamendua eskuratu ahal izateko laguntza ematea, hain zuzen ere, zientzia, teknologia, enpresa eta herritarra sistemaren ajenteen arteko lankidetza eta elkarlaguntza sustatuz.

Hain zuzen ere, Bizkaiko Teknologi Parkeak 24,7 miloi euro lortu ditu, interes-tasa baxuko mailegu gisa, azpiegitura ezberdinen finantziaziorako:
• 9,4 M Zientzia Parkearen egoitzarako (1,2M 2010. urterako eta 4,1M 2011 eta 2012 urte bakoitzarako)
• 9,8M (2,9M 2010.rako eta 6,9M 2011.rako) Derion eraikitzen ari den inkubazio eraikinerako eta
• 5,5M (1,8M 2010.rako eta 3,7M 2011.rako) Zientzia Parkearen Biofisika-ko eraikinerako.

Bestalde, Donostiako Teknologi Parkeak 3,7M jaso ditu (3,3M 2010.rako eta 392.000€ 2011.rako) denak, Inkubazio Aurreratuaren BIC Berrilan-en eraikin berriarentzako. Eraikin honen lehen harria iraganeko martxoaren 4an kokatu zen.

Partekatu

Beste berri batzuk