Euskadiko Teknologi Parkeek beraien kudeaketa eredu arrakastatsua aurkeztu dute Estonian
“Zientzia eta Teknologia Parkeak: enpresen eta komunitate berritzailearen zerbitzura” goiburupean, astelehenean hasi eta gaur amaituko den Parke Teknologikoen Munduko hogeitabederatzigarren biltzarrean parte hartzen ari dira. IASPekin bilera izan dute, urrian Arabako Teknologi Parkean egingo den Nazioarteko Biltzarrari azken ikutuak emateko.
RPTE, 2012/06/20
Zientzia eta Teknologia Parkeen Nazioarteko Elkartea, IASP, bere hogeitabederatzigarren Munduko Biltzarra egiten ari da Tallin, Estoniako hiriburuan, ekainaren 17tik 20ra, Euskadiko Teknologi Parkeak bertan direla. Donostia eta Arabako Teknologi Parkeetako zuzendariek, Estefania Morcillok eta Jose Manuel Nogalesek, hurrenez hurren, eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Berrikuntza zuzendariak, Marian Ibarrondok Tallinera bidaiatu dute bi arrazoigatik: alde batetik, Biltzarraren egitarauan aurreikusitako ponentzia batetan euskal teknologi parkeen eredua aurkezteko; eta bestetik, IASPeko arduradunekin bilera izateko, datorren urrian Arabako Teknologi Parkean, APTEren Nazioarteko Biltzarraren esparruan, egingo den IAPSen Workshoparen antolaketari azken ikutuak emateko. Nazioarteko elkarteak egingo duen tailer horren ardatz nagusia Ekonomia Berdea izango da.
IASPen 29. Munduko Biltzarraren inguruan Zientzia eta Teknologia Parkeetako, unibertsitate munduko eta enpresa zein alor publikoko adituak bildu dira Parkeetako joerei buruz sakonean eztabaidatzeko; gero ta egitura konplexuagoa duten parkeen nola emango dio babesa berrikuntza profesionalari. Parkeen etorkizuneko kudeaketa, garapena eta zerbitzuak da egitarauaren barruan aurreikusitako gai garrantzitsuenetako bat, “Zientzia eta Teknologia Parkeak: enpresen eta komunitate berritzailearen zerbitzura” goiburupean.
IASP, International Association of Science Parks, mundu osoko Zientzia eta Teknologia Parkeak biltzen dituen sarea da. Egun, 70 herrialde desberdinetako 390 kide inguru ditu, besteak beste Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea eta berau osatzen duten lau parkeak.