Euskadiko Teknologi Parkeek Gobernu zentralak emandako 215 milioiko laguntzak kudeatu dituzte azken sei urteotan

Ekarpen gehienak azpiegiturak egiteko esleitu dira

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak Innovanet Sareko Bizkaiko lurralde-nodoaren berrabiaraztea bultzatu du, ekainaren 23an Parkeko egoitzan (Zamudio) izandako jardunaldian.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, pasa den maiatzetik, Sareko lurralde-nodoaren idazkaritza teknikoaren koordinatzailea da, eta bere egiteko nagusia lurralde honetan hura dinamizatu eta sustatzea da. Horretarako, lurraldeko berrikuntza-eragileen arteko lankidetza eta elkarrekintza erraztuko ditu, Gipuzkoa eta Arabako lurralde-nodoekin koordinazioa mantenduta, SPRI-Eusko Jaurlaritzaren idazkaritza teknikoaren bidez.

Euskadiko Teknologi Parkeek Zientzia eta Teknologia Ministerioak emandako 215.381.420 euroko laguntzak kudeatu zituzten 2005 eta 2010 bitartean.

Laguntza horiek Implanta programaren barruan (lehen Acteparq izena zuen) eman dira nagusiki azpiegiturak egiteko proiektuak gauzatzeko. Ministerioaren laguntza horiek parkeetan instalatutako erakundeentzat dira, ikerketa eta garapen jarduerekin lotutako azpiegitura zientifiko-teknologikoak ezarri edo hobetu ditzaten

Kontzeptu horregatik jasotako laguntzen zenbatekoa 202.844.488 eurokoa izan zen guztira eta 141 azpiegitura-proiektu finantzatu ziren.

Gainera, urte horietan euskal parkeek ikerketa aplikatura bideratutako ia 13 milioi euro kudeatu zituzten. Zehazki, 12.496.932 euro esleitu ziren horrelako 27 proiektu garatzeko.

Horrek esan nahi Euskadiko parkeek azpiegituretarako eskatutako laguntza guztien %32,73 lortu zituztela 2005 eta 2010 bitartean (kontuan izan behar da aurtengo, hots, 2011ko laguntzak eskatuta baina oraindik esleitu gabe daudela) eta ikerketa aplikaturako eskatutako laguntzen %45,86.

Hauek dira EAEko parke teknologikoek urte horietan kudeatu zituzten laguntzak:

  • • Arabako Teknologi Parkeak 65.616.025 euro jaso zituen Innplanta (Acteparq) programaren bidez azpiegituren 45 proiektu gauzatzeko. Zientzia eta Teknologia Ministerioak 2.651.248 euro esleitu zituen ikerketa aplikatuko 6 proiektu burutzeko.
  • • Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoak 119.730.705 euro kudeatu zituen azpiegituren 79 proiektu gauzatzeko eta 7.395.109 euro ikerketa aplikatuko 16 proiektu burutzeko.
  • • Azkenik, Donostiako Teknologi Parkeak 17.537.758 euro kudeatu zituen azpiegituren 17 proiektu garatzeko eta 2.450.575 euro ikerketa aplikatuko 5 proiektu burutzeko.

 

Europako laguntzak

Zientzia eta Teknologia Ministerioaren laguntzez gain, parkeek Europako proiektuentzako laguntzak ere eskura ditzakete.

Zentzu horretan, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoak bi proiektu garrantzitsu burutzeko laguntzak jaso ditu 2005-2011 epealdian: Sunflower eta Zerohytechpark, biak ere energia berriztagarriekin zerikusia dutenak.

Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoak Inteligent Energy Europe (IEE) deialdiko “Sunflower” proiektu europarraren azken fasean lan egin du. Proiektu horren helburua da energi berriztagarrien potentzial handia duten Europako zonalde behartsuen eskualde garapena sustatzea, eta Bizkaiko Parkeak bere garapen ereduarekin parte hartu du. Proiektu hori 2008ko irailean hasi eta aurtengo otsailaren 28an bukatu da, 30 hilabetez luzatu delarik.

Bestalde, Hidrogenoaren energiak erabiltzeko Life+ Zero-Hypark proiektua abiarazi da Huescako Walqa Teknologi Parkearekin, Malagako Teknologi Parkearekin eta Aragoiko Hidrogeno Zentroarekin batera.

  • • Sunflower (2008-2011)
    • Guztizko aurrekontua (finantzagarria): 1.071.029 €
    • Guztira emandakoa: 803.272 €
    • Parkeari emandakoa: 103.935 €
  • • Zerohytechpark (2010-2013).
    • Guztizko aurrekontua (finantzagarria): 1.408.110 €
    • Guztira emandakoa: 678.080 €
    • Parkeari emandakoa: 24.000 €