Euskadiko Teknologi Parkeek Gobernu zentralak emandako 215 milioiko laguntzak kudeatu dituzte azken sei urteotan

Araba

Ekarpen gehienak azpiegiturak egiteko esleitu dira


Euskadiko Teknologi Parkeek Zientzia eta Teknologia Ministerioak emandako 215.381.420 euroko laguntzak kudeatu zituzten 2005 eta 2010 bitartean.

Laguntza horiek Implanta programaren barruan (lehen Acteparq izena zuen) eman dira nagusiki azpiegiturak egiteko proiektuak gauzatzeko. Ministerioaren laguntza horiek parkeetan instalatutako erakundeentzat dira, ikerketa eta garapen jarduerekin lotutako azpiegitura zientifiko-teknologikoak ezarri edo hobetu ditzaten Kontzeptu horregatik jasotako laguntzen zenbatekoa 202.844.488 eurokoa izan zen guztira eta 141 azpiegitura-proiektu finantzatu ziren. Gainera, urte horietan euskal parkeek ikerketa aplikatura bideratutako ia 13 milioi euro kudeatu zituzten. Zehazki, 12.496.932 euro esleitu ziren horrelako 27 proiektu garatzeko.

Horrek esan nahi Euskadiko parkeek azpiegituretarako eskatutako laguntza guztien %32,73 lortu zituztela 2005 eta 2010 bitartean (kontuan izan behar da aurtengo, hots, 2011ko laguntzak eskatuta baina oraindik esleitu gabe daudela) eta ikerketa aplikaturako eskatutako laguntzen %45,86.

Arabako Teknologi Parkeak 65.616.025 euro jaso zituen Innplanta (Acteparq) programaren bidez azpiegituren 45 proiektu gauzatzeko. Zientzia eta Teknologia Ministerioak 2.651.248 euro esleitu zituen ikerketa aplikatuko 6 proiektu burutzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk