Euskadiko Teknologia Parkea, iraunkortasunarekin konprometitua
Euskadiko Teknologia Parkeak Next Generation funtsen laguntza izan du EEEren eskutik (Energiaren Euskal Erakundea), Zamudio/Derio campuseko hainbat eraikinetan planta fotovoltaikoak instalatzeko
Euskadiko Teknologia Parkeak, 2021-2024 Plan Estrategikoaren ildo estrategikoetako batek jasotzen duen bezala, bere instalazioetan eredu iraunkor baterantz egiten du aurrera, 2035erako energia-autosufizientzia lortzeko.
Horretarako, 2022an instalazio fotovoltaiko batzuk eraikitzen hasi ziren hainbat eraikinetan. Zamudio/Derio Campusaren kasuan, 103., 407. eta 612. eraikinek Next Generation Funtsen laguntza izan dute, EEEren (Energiaren Euskal Erakundea) eskutik. Erakunde hori dagoeneko martxan dago, eta, beraz, autokontsumoa errealitate bat da. ”