Euskadiko Teknologia Parkeek antolatu dituzten produktibitateari buruzko jardunaldiak arrakastatsuak izan dira
“GTD produktibitate-metodo berria da, denboraren kudeaketa zaharkituta utziko duena” izenburupean, ekoizpenari buruzko jardunaldiak egin dira azaroaren 13an, 20an eta 21ean, Euskadiko hiru teknologia-parkeetan. Parte-hartzea handia izan da.
Depro Consultores de Productividad aholkularitzako Jose Ignacio Azkueren eskutik, XXI. mendean lehiakorrak izateko giltzarriei heldu zaizkie. Izan ere, profesional onak izateko, lan gehiago egin ez ezik, kalitatea eta produktibitatea areagotzea funtsezkoa ere bada, desberdintzen gaituzten faktore baitira. Abiapuntu horretatik, hainbat alderdi landu dira, eta bertaratutako guztiei helarazi zaizkie lanean etengabe ematen diren aldaketen gakoak eta horiei aurre egiteko modua.
Jorratu eta eztabaidatu diren gaiak dira, besteak beste: laneguna kudeatzea; horren arabera, norberak gura duen eran lan egitea eragozten duten arrazoiak identifikatzea eta horrek norberaren eta taldearen motibazioan duen eragina; helburuak eta xedeak; edo testuinguruaren arabera lan egitea. Gainera, parte hartzaileek elkarren artean partekatu dituzte euren esperientzia profesionalak.