Euskadiko Teknologia Parkeek antolatutako “Pertsonen kudeaketa diziplinarteko taldeetan” jardunaldiek arrakasta izan dute

Bizkaia

Jornada Deusto Business School 013Maiatzaren 27an, 28an eta 29an, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Parkeetan, hurrenez hurren, diziplinarteko taldetan pertsonak kudeatzeari buruzko jardunaldiak egin dira. Deusto Business Schooleko irakasle ospetsua eta coach aitortua den Jon Segoviak gidatu ditu.

Euskadiko Parke Teknologikoek antolatu dituzte jardunaldiak, Deusto Business Schoolekin (DBS) eta Deusto Alumnirekin (DBA) batera. Izan ere aipatutako hiru erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatu dute helburu argi batekin: hainbat profiletako pertsonez osatutako taldeak kudeatzeko moduan sakontzea.

Gaiak bi bloketan banatu dira. Lehenengoan, talde baten bilakaeran dauden faseak aztertu eta, bereziki, diziplinarteko taldeak gobernatzearen ondorioak azpimarratu dira. Bigarren blokeari, aldiz, lidergoaren ikuspegitik heldu zaio; eta diziplinarteko taldeak zuzentzerakoan norbanakook ditugun indarguneak eta ahuleziak aztertu dira. Azkenik, MBTI testa gauzatu da. Erakunde handietan maiz erabiltzen dute test hori, euren indarguneak eta litezkeen hobekuntza-esparruak ezaugarritzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk