Euskadiko Teknologia Parkeek eta Tecnaliak lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Gipuzkoa

Akordio horren bidez berretsi egiten dira alderdi bien arteko elkarlana proiektuei eta hautemandako interes komuneko ekimenei dagokienez.

Iragan azaroaren 16an sinatu zen hitzarmena Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko instalazioetan, non instituzio bietako ordezkariak egon baitziren.

Firma convenio con Tecnalia 001Euskadiko Teknologia Parkeek eta Tecnaliak azaroaren 16an sinatu zuten lankidetzako esparru-akordioa. Interes komuneko hainbat eremutan gauzatuko da, hala nola berrikuntza eta lehiakortasuna enpresetan, nazioartekotzea, jasangarritasuna, energia eta ingurumena, azpiegiturak eta smart cities edo hiri adimendunak.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean egin zen izenpetzera instituzio bietako ordezkariak bertaratu ziren, alegia, Jose Miguel Corres (Euskadiko Teknologia Parkeak) eta Joseba Jaureguizar (Tecnalia).

Akordioaren xedea da ekimen nazional, europar eta transozeanikoetan baterako partaidetza erraztea, proiektu berriak merkaturatzeko; interes komuneko lankidetza-jarduerak sustatzea eta hedatzea, Teknologia Parkeak teknologia zein berrikuntzako gune gisa bultzatzeko, besteak beste, teknologia aurreratuko enpresak bertan koka daitezen.

Hitzarmenaren izenpetzeak berretsi egiten ditu orain arte alderdi biek gauzatu dituzten interes komuneko ekintzak. Batez ere, zientzia eta teknologia hedatzeko eta gizartera hurbiltzeko jarduerak izan dira, baita garraioaren, energiaren eta ingurumenaren arloetako baterako proiektuetan parte-hartzea sustatzeko ere. Hori guztia Teknologia Parkeetan mugikortasun jasangarria bultzatze aldera.

Partekatu

Beste berri batzuk