Euskadiko Teknologia Parkeetako profesionalek Bioekonomia, Elikadura eta Etorkizunari buruzko I. Kongresuan parte hartu dute Almerian

Bizkaia

Hitzaldien izaera zientifiko-teknikoak bat egiten du ekonomia produktibora, enpresa-mundura eta ekintzailetzara modu argian bideratutako ikuspegiarekin

Biolan Microbiosensores eta Planet Energy, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean eta Arabako Teknologia Parkean kokatutako enpresak hurrenez hurren, euren esperientziak partekatu dituzte bioteknologiaren eta energiaren gaineko mahai-inguru banatan, Almerian

Foto_mesa redonda biolanCajamar Caja Ruralek antolatu du estreinakoz egingo den “Food&Future” Bioekonomia, Elikadura eta Etorkizunari buruzko Kongresua, Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartearekin (APTE) lankidetzan. Besteak beste, energia berriztagarriak, azpiproduktuen aprobetxamendua, elikagai osasungarri berrien diseinua eta berrikuntza publiko-pribatuko sistema sustatzea dira nekazaritzako elikagaien sektorea etorkizunean lehiakorra izateko giltzarriak.

Almeriako Zientzia eta Teknologia Parkean (PITA) egin den I. kongresura 250 aditu, ikertzaile eta profesional inguru bertaratu dira, baita oinarri teknologikoko hainbat enpresa eta Espainia osoko teknologia parkeetako ordezkariak ere, horien artean Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkekoak.

Askotariko hitzaldiak aurkeztu dira jardunaldian, hala nola lehengai berriztagarrietan oinarritutako produktu eta prozesu berriak garatzeko eta biomasa modu jasangarrian erabiltzeko mekanismoei buruz, nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna hobe dadin bioekonomia buru duen berehalako etorkizunean.

Era berean, enpresa-arrakasta kasuak landu dira mahai-inguruetan, non Biolan Microbiosensores eta Planet Energy enpresek –Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean eta Arabako Teknologia Parkean kokatzen dira, hurrenez hurren– euren esperientzia eta egitasmoak aurkeztu baitituzte.

Partekatu

Beste berri batzuk