Euskadiko Ziber-segurtasun zentroa irailean jarriko da martxan

Gipuzkoa

Eusko  Jaurlaritzak  ezagutzera  eman  ditu  irailean  abiaraziko  den  Euskadiko  Ziber-segurtasun  zentro  berriaren  xehetasun  eta  ezaugarriak.  Zentro  berri  horrek  SPRIren  menpeko  unitate  zentralizatu  batetik  lan  egingo  du,  eta  etengabe  koordinatuta  egongo  da  Ertzaintzarekin  eta  EJIErekin  (Informatika  Sozietate  Publikoa)

ciberseguridad-presentacion-centro-en-alava-2Arabako  Teknologi  Parkean  (Miñao)  kokatuko  da,  eta  langile  tekniko  espezializatuz  osatutako  egitura  bat  izango  du.  Dagoeneko  ireki  da  langile  horiek  aukeratzeko  prozesua.

Ekonomi  Garapen  eta  Azpiegitura  sailburu  Arantxa  Tapiak  eta  Segurtasun  sailburu  Estefanía  Beltrán  De  Herediak  elkarrekin  aurkeztu  dituzte  Euskadiko  Ziber-segurtasun  Zentroa  (CVCS)  izango  denaren  oinarriak,  zerbitzu  horren  kudeaketan  inplikatutako  erakundeen  arduradun  nagusien  aurrean.  Aurkezpenean  izan  dira,  besteak  beste,  Alex  Arriola,  SPRIko  zuzendari  nagusia,  Alex  Etxeberria,  EJIEko  zuzendaria,  Josu  Zubiaga,  Segurtasun  sailburuordea,  Estibaliz  Hernáez,  Teknologia  sailburuordea,  Gervasio  Gabirondo,  Ertzaintzako  zuzendaria,  Josu  Bujanda,  Ertzaintzako  dibisio-burua  eta  Itziar  Epalza,  Euskadiko  Teknologi  Parkeetako  zuzendaria.

 Irakurtzen jarraitzea

Partekatu

Beste berri batzuk