Euskadin fabrikatu diren txertatutako sistemak, sektorearen Europako azoka nagusian

Gipuzkoa

IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoak balio handiko aplikazioetarako diseinatuak dituen txertatutako sistemak jarri ditu ikusgai, sektorearen Europa mailako jarduerarik garrantzitsuenean, Embedded World 2016 azokan

SPRI_tecnologia_IK4-IKERLANArrasaten finkatuta dagoen zentroak ondoz ondoko bigarren urtez parte hartu du hitzordu honetan, Alemaniako Nuremberg hirian.

Txertatutako sistemak instalatuta dauden aparatuen giltzarrizko funtzioak kontrolatzea da gailu elektroniko hauen helburu nagusia, horien prestazioak, segurtasuna eta eraginkortasuna areagotzeko asmoz.

Embedded World 2016 azokan, IK4-Ikerlan-ek bere gaitasunak eta berritasunak erakusteko aukera izan du, aplikazio kritikoei zuzendutako fidagarritasun handiko sistema elektronikoetan interesatuta dauden enpresen aurrean. Aplikazio kritikoetan izandako akats batek ondorio larriak izan ditzake pertsonen segurtasunean edo emaitza ekonomikoetan.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk