Euskadin, ibilgailu elektrikoaren “abagune estrategikoa” baliatzearen alde agertu dira enpresa eta erakundeak
• Josu Jon Imaz (Petronor), Aitor Madina (Cegasa), Emilio Titos (Mercedes Benz Vitoria) eta Xabier Garmendia (Eusko Jaurlaritza), Donostiako Teknologi Parkean Ibilgailu elektrikoaren erronka eta aukerei buruz egindako jardunaldian izan dira, besteak beste.
• Cidetec-IK4 zentro teknologikoak eta Automozio Teknikarien Elkarteak (STA) antolatutako jardunaldia, Euskadin elkarte hau formalki aurkezteko aprobetxatu da.
Euskadiko enpresa eta erakunde batzuk ibilgailu elektrikoa, hurrengo urteetan euskal industriarentzat “aukera estrategikotzat” hartzearen aldeko apostua egin zuten Donostiako Teknologi Parkean egindako jardunaldian. Besteak beste, Petronor, Mercedes Benz, Cegasa edota Siemens enpresetako arduradunak, eta Eusko Jaurlaritzak eta ACICAEk. Cidetek-IK4 eta STA, Automozio Teknikarien Elkarteak antolatutako “Ibilgailu elektrikoaren erronka eta aukerak Euskadin” izeneko jardunaldian elkartu ziren guztiak.
Automozio eta energia alorreko euskal ordezkari garrantsitsuenetakoen apostu hau egiterakoan guztiak bat etorri dira honako hau azpimarratzerakoan: euskal industriak gaitasuna duela ibilgailu elektrikoak hurrengo urteetan ekarriko dituen erronkei aurre egiteko, batez ere energia biltegiratzeko teknologia berrien garapenean.
Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburuorde Xabier Garmendiak Jaurlaritzak ibilgailu elektrikoaren aldeko “apustu argi eta estrategikoa” egin duela azpimarratu zuen, automozio eta energia sektoreentzako “abagune garrantzitsua” dela gaineratuz. “I+G gaitasuna dugu gero eta garapen teknologiko interesgarriagoak egiteko” esan zuen Garmendiak.
Petronor konpainiaren presidente Josu Jon Imazek bere aldetik, ibilgailu elektrikoaren alderik indartsuenak azpimarratu zituen: karbono dioxido isurien gutxitzea, mugikortasunari ematen dion erantzuna eta energia berriztagarrien eskaeraren kudeaketan izango duen betebeharra. Konpainiak ibilgailu elektrikoaren aldeko apustua berrestearekin batera, 2020.urtean Euskadin %10eko salmenta izan dezakeela aurreratu zuen.
Aitor Madina, Cegasako ordezkari-kontseilariaren ustez “bateria izango da ibilgailu elektrikoaren garapenaren gakoa” eta arlo honetan bere enpresa egiten ari den garapen teknologikoen berri eman zuen: etorkizuneko irtenbidea ion-litiozko bateria izango dela zehaztu zuen eta oraindik garatu beharrekoa bateriak berriz kargatzeko bidea zela. Datozen urteetan Euskadik izango duen erronka nagusitzat honako hau aipatu zuen: “Euskadin ibilgailu elektriko lehiakorra garatzea, lankidetza publiko/pribatutik abiatuz”.
ACICAE, Euskadiko Automozio Kluster-etik, bere presidentea Agustin Escobar-ek merkatuaren azken tendentziak mundu mailan zehaztu zituen eta negozio- ereduan, besteak beste ibilgailu ekologikoagoen aldeko apostuan oinarritutako aldaketa bat aldarrikatu zuen. Erronken artean, baterien autonomia, berriz kargatzeko denborak eta mantenimenduaren gastuak azpimarratu zituen. Azkenik, mundu mailan ibilgailu elektrikoen ekoizpenari buruz ACICAE-k egindako kalkuluak aurreratu zituen eta hauen arabera, 2020.ean %6,4koa izango dela gaineratu zuen (garbiak edo entxufea behar dutenak).
Mercedes Benz Vitoria-ren aldetik, bere presidentea Emilio Titos mugikortasunaren etorkizunari buruz mintzatu zan eta, bezeroaren beharren arabera propultsio teknologi ezberdinen arteko aldi bereko izatea azpimarratu zuen. Enpresak garatutako propultsio eredu ezberdinen artean, Gasteizko Mercedes Benz enpresan ekoizten den Mercedes-Benz Vito E-CELL furgoneta azpimarratu zuen. Eta “mugikortasun jasangarriarenganako bidea I+G+b-tik pasatzen dela” esatean uste osoa agertu zuen.
Jardunaldia antolatu zuen teknologi zentroa eta energiaren arloan erreferentea den Cidetec-IK4 –an bere lana ere erakutsi zuen. Bere zuzendari komertziala Javier Goñiren bitartez, Cidetec-IK4-k energia biltzeko azken teknologien inguruan egindako garapenak azaldu zituen, besteak beste, Ibilgailu Elektrikoarekin lotuta irekitako ikerketaren ildoak. Euskal teknologi zentroaren aposturik garrantzitsuena baterietan datza, esklusiban elkarkidetza duen Cegasaren eskutik, baterien eta bilketaren munduan ikerketa garatu ahal izan bait du.
Jardunaldian Teknologi Parkearen Eraikin Nagusian ibilgailu elektrikoen erakusketa bat izan zen, energia biltzeko bestelako sistemetan garatzen ari diren azken berrikuntzekin.
Honez gain, mahai-inguruan (STA) Automozio Teknikarien Elkartea Euskadin aurkeztu zan, Javier Goñi presidente duelarik eta estatu mailan, automozioarekin zerikusia duten profesionalak biltzen dituen elkarte gisa.