Euskal enpresak egongo dira CEBIT 2015 Hannover hirian ospatzen den IKT sektoreko nazioarteko azokarik garrantzitsuenean

Bizkaia

GAIAri elkartutako konpainiak, hala nola SISTEPLANT edo ENIGMEDIA (berezko standa dauka), martxoaren 16tik 20ra Alemaniako Hannover hirian egingo den hitzordura bilduko dira.  Misioak Eusko Jaurlaritzaren kolaborazioa dauka.

GaiaEuskadiko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazio Klusterrak (GAIA-EIKT Klusterra) aurten ere CEBIT 2015era bidaiatuko du, martxoaren 16tik 20ra Hannover hirian egingo den Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektoreko nazioarteko azokarik garrantzitsuenera.

Klusterraz gain, hitzorduan GAIAri elkartutako euskal enpresak bilduko dira, hala nola SISTEPLANT, industria-ingeniaritzako zerbitzu-enpresa, edo ENIGMEDIA, Donostian egoitza nagusia daukan Start-Upa, informazioa denbora errealean zifratzea ahalbidetzen duten irtenbide teknologikoen garapenaz arduratzen dena. ENIGMEDIAren kasuan, konpainiak berezko standa dauka (Hall 6 – L22).

GAIAn azpimarratu dute misioaren xedea Alemanian negozio-aukera berriak identifikatzea dela, eta, horrenbestez, datozen egunetan bi aldeko bilerak eta topaketak egingo dira Software alemanaren Klusterra osatzen duten enpresekin. Misioak Eusko Jaurlaritzaren kolaborazioa dauka.

 

Partekatu

Beste berri batzuk