Euskal enpresen nazioartekotzea are errazagoa izango da azarotik aurrera
Intergune ekitaldia BECen egingo da eta, SPRIko kanpo sareko ordezkariek enpresekin dituzten hitzorduez gain, egitarau zabala antolatuko da bi egunetarako: gaika, eremu goegrafikoka edo herrialdeka sailkatutako hitzaldiak, hitzaldi instituzionalak, enpresen hitzaldiak, e.a.
Intergune topaketan hainbat stand jarriko dira: Invest in the Basque Country, Euskadin atzerriko inbertitzaileak atzemateko zerbitzua; Enterprise Europe Network (EEN), Europako Batzordeak Barne Merkatu, Industria, Ekintzailetza eta ETEen Zuzendaritza Nagusitik sustatutako sarea; eta D. G. Growth, zeinaren helburua baita Europako enpresei eta bereziki ETEei informazio, aholkularitza eta euskarri zerbitzuak ematea Europar Batasuneko politikei eta negozio aukerei buruz, teknologiako transferentzia prozesuei buruz eta I+G+B finantzatzen duten Europako programetarako sarbideari buruz.