Euskal Herriko lehenengo BASERRI ANTZOKIAk ateak zabaldu ditu Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Bizkaia

Baserri Antzokiak, askotarikoa eta biltzailea den proiektua, zerbitzuak eskaintzen dizkie gizarteari eta enpresei

Baserri AntzokiaUrriaren 5ean, Baserri Antzokia inauguratu zen. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dago kokatuta, Derion (Seminario atzean). Baserri Antzokia Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak (Sondika, Loiu, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko Udalek osatua) eta Totoanek (Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak) jarri dute abian. Proiektura aurrera eramateko, Baserri Antzokia Fundazioa eratu dute.

Baserri Antzokiak helburu hauek ditu: eskualdeko enpresei eta enpresetako langileei zerbitzuak eskaintzea, euskara eta kultura sustatzea; eta elkargunea sortzea haranekoeta inguruko biztanle eta bisitarientzat. Eraikinak gune hauek ditu: eszenatokia, taberna, jatetxea, txokoak, bilera gelak eta kanpoko azpiegiturak. Bertan mota askotako ekintzek izango dute lekua: aurkezpenak, hitzaldiak, ikastaroak, enpresa-topaketak, antzezlanak, kontzertuak…

Bazkideak egiteko kanpaina martxan dago. Guztion parte-hartzea ezinbestekoa da proiektua aurrera eramateko, eta ekarpen ekonomikoa enpresek, elkarteek eta partikularrek egin ahalko dute. Horren truke abantaila ezin hobeak izango dituzte.

Informazio gehiago:

634 401 580 (Alazne Legarreta)

94 406 36 02 ( Jatetxea)

alegarreta@baserriantzokia.com

Partekatu

Beste berri batzuk