Bizitza Zientifikoen 6.Topaketa arrakastatsua atzo Eureka!n

Gipuzkoa

 Atzo, Eureka! Zientzia Museoak DBH4 eta Batxilergoko 200 ikasle ingururi 27 zientzilari profesionalekin aurrez aurre hitz egiteko eskeini zien aukera, oso ondo aprobetxatu zutela esan genezake

img_20161024_121628291Zientziako arlo ezberdinetan lanean diharduten profesionalek, aurki goimailako ikasketak aukeratu beharko dituzten ikasleen zalantzak argitu zituzten. Beraien esperientzia eta bidean izan dituzten arazoak ere kontatu zizkieten gazteei.

Topaketaren lehenengo zatian hainbat komunikazio motz entzun ondoren, posterrak aurkezten ziren aretora pasa ziren eta luze aritu ziren batzukin eta besteekin hizketan.

Topaketa hau antolatzen DIPC eta CFM izan ditugu laguntzaile eta esker bereziak eman nahi dizkiegu museotik, beren lana atsegin dutelako eta ikasketa zientifikoak sustatzen lagundu nahi digutelako, egun batez beraien lanpostua utzi eta museora hurbildu diren profesionalei.

Datorren azaroaren 7an, aurtengo edizioaren bigarren topaketa izango dugu eta hori ere atzokoa bezain arrakastatsua izatea espero dugu.

Partekatu

Beste berri batzuk