Euskal industriak finkatu egin du legealdi honetan proiektu teknologiko eta berritzaile berrien bidez enplegua sortzeko joera

Araba

Eusko Jaurlaritzak zabaldua du spri.eus web orrian Gauzatu programako eskaerak egiteko epea, eta 26 milioi euroko kreditu itzulgarriak banatuko ditu ETEek enplegua sortu eta proiektu teknologiko berritzaile berriak bultzatu ditzaten

tapia-consejo-gobiernoLegealdi honetako aurreko hiru urteetan, Gauzatu programaren bitartez 140 proiektu berritzaile berri jarri dira martxan (horietatik 48 teknologikoak), 4.850 lanpostu mantendu dira, 1.764 lanpostu berri sortu, eta 308,55 milioi euroko inbertsioa egin da hori guztia lortzeko.  Eusko Jaurlaritzak 26 milioi euro banatu ditu urtero aurrerakin itzulgarri modura.

Azken hiru urteotan, euskal industriak finkatu egin du enplegua sortu eta mantentzeko duen ahalmena eta negozio teknologiko eta berritzaile berriekin arriskatzeko duen gaitasuna, horren adierazgarri delarik SPRI Taldeak kudeatutako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gauzatu-Industria programan aurkeztu eta onartu den proiektu kopuruaren hazkundea.  Programa hori, aste honetan berriro onartuko dena eta 26 milioi euro banatuko dituena aurrerakin itzulgarri gisa, Eusko Jaurlaritzaren Suspertze Ekonomikoko Programaren barruan finkatutako tresnetariko bat da, eta emaitza positibo frogatuak eman ditu legealdiko aurreko hiru urteetan.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk