EUSKALITEK BIKAINTASUN ZENTROEN-CEX PRESIDENTETZA BERRITU DU

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Fernando Sierra, EUSKALITeko zuzendaria, hirugarrenez hautatu dute 2017tik, Bikaintasuna Sustatzeko Zentroen Elkarteko (CEX) presidente, 2022-2024 aldirako.

Elkartearen Batzarrak, urtarrilaren 19an bilduta, Batzordeko gainerako karguak berretsi ditu, eta presidenteordeak (Madrid Excelente eta Gaztela eta Leongo Enpresa Lehiakortasunerako Institutua), Diruzaintza (Madrid Excelente) eta Idazkaritza (Instituto Aragonés de Fomento) izendatu ditu.

Elkartea 2006an eratu zen, hainbat autonomia-erkidegotan berrikuntzaren kultura eta enpresa-kudeaketaren bikaintasuna, batera eta modu koordinatuan, garatzeko egiten ari ziren ahaleginak bateratzeko.

Honako hauek dira kideak: Errioxako Garapen Ekonomikorako Agentzia (ADER), Gaztela eta Leongo Enpresa Lehiakortasunerako Institutua, Kalitateko Asturiasko Kluba, Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioa, EUSKALIT, Aragoiko Sustapen Institutua (IAF), Balear Uharteetako Enpresa Berrikuntzarako Institutua (IDI), Enpresa Lehiakortasunerako Valentziako Insitutua, Madrid Excelente, eta Kantabriako Eskualde Garapenerako Sozietatea.

Sareak garatzen dituen jarduera nagusien artean, hauek daude: jardunbide egokien CEX Sariaren kudeaketa, Quality Innovation Award nazioarteko saria edo enpresa-kudeaketaren kalitateari, berrikuntzari eta bikaintasunari buruzko dokumentazio teknikoa argitaratzea.

Informazio gehiago: www.centrosdeexcelencia.com

Partekatu

Beste berri batzuk