EUSKALITen Adierazle-Sorten II. Topaketa

Bizkaia

Team Ingeniería eta Vadillo Asesoresek bezero, pertsona eta gizarteari buruzko bere adierazleen kudeaketa praktikak aurkeztu zituzten, EUSKALITeko Adierazle Sorten II. Topaketaren barnean, non 150 pertsona baino gehiago bildu ziren.

Ekitaldian, EUSKALITek garaturiko Adierazle sorten web tresna aurkeztu zen, erakunde parte hartzaileak euren datuak alderatu, sektoreko bataz-bestearekin alderatu, baita hoberenarekin ere, zein praktika onak elkartrukatzeko balio duena.

Rubén Martínezek, EUSKALITeko adierazleen inguruko Knowinn moduluen irakaslea dena, Bikaintasun ereduetan oinarrituriko kudeaketan, adierazleak nola erabiltzen diren azaldu zuen.

Jon Caño, Team Ingenieriako Kalitate eta Ingurugiro arduradunak, bere erakundearentzat adierazleek izan duten garrantzia azpimarratu zuen, helburuak finkatuz eta ekintza planak martxan jarriz hauen berrikuspenaren ostean.

Eta Pepe Vadillo, Vadillo Asesoreseko Kontseilari Ordezkariak, bere erakundean gizarteko adierazleek eduki duten bilakaera azaldu zuen.

Partekatu

Beste berri batzuk