Gamesak Euskaliten Kanpo Kontraste zerbitzua jaso du

Joan den martxoaren 24an GAMESAk EUSKALITen Kanpo Kontraste zerbitzua jaso zuen. Gamesa konpainiako Business Excellence Unitateko Zuzendaritza taldeko 11 ordezkarik, Euskaliteko Ebaluatzaile Klubeko zenbait kideren laguntzaz, bere sistema eta kudeaketa praktikak aztertu zituzten.

Kontrastean Gamesak egindako estrategiaren zabalkuntza oso positibotzat jo zuten ebaluatzaileek, hau da, Euskadiko egoitza zentraletik, mundu osoan zehar banaturik dituzten lantegietara estrategia nola helarazten duten.

Gamesa haize-sorgaliuen diseinu, fabrikazio, kokapen eta mantentze-lanetako mundu liderra da. Europa, EEBB, Txina eta Indian 30 ekoizpen lantegi ditu, eta 7.200 langile baino gehiago.

Kontrastea doako zerbitzu bat da, aditu talde batek aztertutako erakundearen kudeaketaren aurrerapen mailari buruzko kanpo ikuspegia ezagutzea ahalbidetzen duena, egun bakar batean.

2010. urtean zehar, arlo ezberdinetako 70 erakundek jaso zuten Kontraste diagnostikoa.