“Argentinan eta Buenos Aires Hirian sektore berrietan dauden aukerei eta joera teknologikoei” buruzko Topaketa eta lan tailerra

Martxoaren 30ean “Argentinan eta Buenos Aires Hirian sektore berrietan dauden aukerei eta joera teknologikoei” buruzko Topaketa eta lan tailerra ospatu zen Donostiako Teknologi Parkeko enpresei zuzenduta. Topaketan Buenos Aires Hiriko Teknologi- Barrutiko ordezkariek Argentinako merkatuaren egoera eta eskaintzen berri eman zuten nazio honetan euren negozioa zabaldu edo jarri nahi dutenei zuzendua.

SPRIk antolatutako jardunaldian Donostiako Teknologi Parkeko zuzendaria Lucio Hernando izan zen eta Spriren ArduradunaLatinoamerikan, Begoña Aldecogarayren partaidetzarekin hasi zen. Topaketan interesa zuten 10 enpresetako ordezkariak izan ziran.

Bere aldetik, Buenos Aireseko ordezkaritzak euren lana Parkean garatzen duten IKT arloko enpresak “in situ” ezagutzeko aukera izan zuen eta CTI Soft eta Ibermaticaren instalazioak bisitatu zituen, hauen proiektuen garapenaz zuzenean jakin ahal izan zuelarik.