Euskaltel, Euskadin 250 megak eskaini dituen lehen operadorea
- 250 megako modalitate berri hau merkaturatzearekin, gaitasun handiko sareetarako sarbide handiena duen autonomia-erkidekoa da orain Euskadi, eta Europako beste herrialde batzuen maila berean dago, hala nola Suitza, Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo.
- Euskaltel da merkatuko banda zabal ultralasterreko bezero-multzo handiena duen operadorea.
- Euskaltelen bezeroen % 60k baino gehiagok 60 megako abiadura baino handiagoa dute Interneten sartzeko.
- Abiadurak eguneratzeko prozesu bat amaitu du berriki operadoreak, eta 150.000 bezerok jada hauteman dute nola handitu den beren konexioaren abiadura.
Euskaltel izan da Euskadin bere bezeroei Interneten sartzeko 250 megak eskaini dizkien lehen operadorea. Urrats horri esker, abiadura ultralasterrak herritar guztiengana eraman ahal izan ditu operadoreak, eta telekomunikazio-operadore gisa lider dela erakutsi du. Lidergo horri esker, zenbait zerbitzu konbina ditzake, hala nola Interneteko Banda Zabala, telefonia finkoa, mugikorra eta telebista digitala, eta eskaintzan aldaketak sar ditzake bezeroek beren beharren arabera hauta dezaten ondoen datorkiena.
250 megako modalitate berri hau merkaturatuta, jauzi kualitatiboa eman du Euskaltelek bere eskaintzan, eta, horri esker, gaitasun handiko sareetarako sarbide handiena duen autonomia-erkidegoa da EAE estatuan, eta Europako beste herrialde batzuen pare dago zerbitzu horretan; alegia, Suitzaren, Belgikaren, Herbehereen eta Luxenburgoren pare.
Sarera sartzeko abiadurak herritar guztien eskueran jartzeko ahalegin horretan, Euskaltelek abiadurak eguneratzeko prozesu bat amaitu du berriki, eta 150.000 bezerok jada hauteman dute nola handitu den beren konexioaren abiadura.
Gaur egun, Euskaltelen bezeroen % 60k baino gehiagok 60 megako abiadura baino handiagoa dute beren konexioetan, eta hori beste teknologia batzuek, hala nola ADSL bidezkoak, ematen duten abiadura baino askoz handiagoa da.
Euskaltelen Zuntz Optikoaren sare ahaltsuari esker lortu da hori; izan ere, sare horrek aukera ematen du eskaintza teknologikoaren kalitatea etengabe hobetzeko eta produktuak eta zerbitzuak konbinatzeko, eta, horren ondorioz, bezeroari aurrezten laguntzeko.
Helburu estrategikoa
Euskaltelek helburu estrategiko bat ezarri dio bere buruari: zerbitzu aurreratuak garatzea Euskadin hazten eta lidergoa handitzen jarraitzeko oraindik ere haz daitekeen negozio nagusietan, hala nola banda zabalean, haietan hazten jarraitu baitu euskal operadoreak azken urteotan.
Hori dela eta, Euskaltelek beste urrats bat ematea erabaki du Euskadiko telekomunikazioen merkatuko liderraren estrategian, banda zabal ultralasterreko telekomunikazio-zerbitzuen kondiziorik onenak eskaintzeko euskal etxeei. Hala, Estatuko autonomia-erkidegoen buruan jarraituko du EAEk, eta, gainera, abangoardian egongo da Interneteko zerbitzu aurreratuak eta herritar guztiei Interneten abiadura lasterrarekin sartzeko aukera ematen dietenak dituzten Europako herrialdeen taldean.
Une honetan, abiadura handiko banda zabalaren kontzentrazio handiena duen autonomia-erkidegoa da Euskadi. Banda zabal ultralasterraren estaldura herritarren % 91,6rengana iristen da Euskadin. Espainiako batezbestekoa, berriz, % 59 da (Iturria: SETSI). Euskaltelek hasiera-hasieratik etengabe inbertitu du belaunaldi berriko sarean, eta horrek eragin du aldea.