Euskaltel, iPad-erako abiadura handian nabigatzeko 10 GB eskaintzen dituen operadore bakarra

Bizkaia

• Prezio beraren truke, beste operadore batzuek gailu horretarako eskaintzen duten datu-bolumena bikoizten dugu.

• Datu-transferentziaren bolumenaren eta abiaduraren arabera —eta bezeroa Banda Zabal Finkoaren bezero den ala ez— diseinatutako prezio-planak eskaintzen ditu.

• Datu-transferentzia txikiagoa (100 Mb / hil) egiten duten bezeroek ere tarifa baxuenak izango dituzte (6 euro), “Konekta Mugikorra”ri esker.
Euskaltelek prest ditu iPad-erako nabigazio-tarifak; datozen asteotan merkaturatuko da gailu berria. Tarifetan hainbat modalitate daude, hautatutako deskargatzeko datu-kopuruaren arabera. Gailu honetarako eskainitako planak merkatuko lehiakorrenak dira, eta nabarmen hobetzen dituzte beste operadoreen prezioak.

Hala, “KonektaiPAD 10 GB” planarekin, bikoiztu egiten da lehiakideek eskaintzen duten hurrengo planik onenaren datu-bolumena. Hori dela eta, iPad-ean datuak abiadura handian —10 GB-raino— transferitzea bermatzen duen operadore bakarra da Euskaltel.

Egindako datu-transferentziaren bolumenaren eta abiaduraren araberakoak izateaz gain, tarifak desberdinak dira lehendik Euskaltelen Banda Zabal Finkoaren bezero direnentzat eta ez direnentzat. “Konekta iPAD 100 Mb” tarifarekin, lehendik Euskaltelen Banda Zabal Finkoaren bezero direnek, hilean 100 megako zirkulazio-bolumena izan dezakete 6 €-ren truke. Zerbitzu hori ez dutenek, berriz, € ordaindu behar dituzte. Modalitate horrez gain, “Konekta iPAD 1 GB” (1 GB datu-transferentziarako, hilean 19 € eta 29 € ordainduta, hurrenez hurren) eta “Konekta iPAD 10 Gb” tarifak ere badaude (10 GB datu-transferentziarako, hilean 39 € eta 49 € ordainduta, hurrenez hurren).

Kontratatutako hileko muga gainditu ondoren, bezeroak doan nabigatzen jarraitu dezake hilabetea amaitzeko falta diren egunetan, nabigazio-abiadura txikiagoan.

Banda Zabal Mugikorrean bezala, eguneroko tarifa ere eskaintzen du Euskaltelek iPad-erako, konektatzen direnean soilik ordaindu nahi dutenentzat.

Erabiltzaileen behar guztiei erantzuteko, Euskaltelek produktu berri bat jarriko du martxan datorren astean: Banda Zabal Finkoa + ahots-deietarako tarifa finkoa + USBa doan, hileko datu-tarifa finkoarekin. Hori guztia, sustapen-prezio oso lehiakorrean.

Partekatu

Beste berri batzuk