Euskaltel, Itsas Salbamendu Humanitarioko boluntarioen laguntzaile

  • Iragan Gabonetako Azoka Solidarioan bildutako dirua (4.000 euro) erakunde horri eman diote telekomunikazio-operadoreko langileek.
  • GKE horren 2016ko telekomunikazio-premiak asetzen laguntzeko izango da diru hori.
  • Babesten dituen ekitaldi jendetsu guztietan Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEren eskumutur solidarioak saltzen lagunduko du operadore horrek; besteak beste, Kirol Egunean, udako hiru musika-jaialdietan (Azkena Rock Festival, BBK Life eta Kutxa Kultur Festibala) eta beste zenbaitetan.

Iker Tapia-Nerea LupardoEuskaltelek eta Itsas Salbamendu Humanitarioa  GKEk elkarlanari ekin diote, Greziako kostara itsasoz iristen diren errefuxiatuei laguntza emateko. Zehazki, Chios uhartera bideratuko da laguntza, han ari baitira lanean Itsas Salbamendu Humanitarioko boluntarioak.

Euskadin larrialdietako itsas salbamendu-, erreskate- eta laguntza-lanetan jardun ohi diren zenbait euskal profesionalek osatzen dute GKE hori. Euskadin sortua da ISH, eta Zarautzen du egoitza. Greziako Egeo itsasoko larrialdi-egoera dela eta, Itsas Salbamendu Humanitarioa (ISH) elkartea sortu zuten 2015eko azaroan, gerratik ihesi hara doazenei laguntzeko, bidean ito ez daitezen. Honela azaldu dute GKE horretako ordezkariek beren helburua:: “Jendearen bizitzak salbatzea itsasoan, printzipio hauek jarraikiz: boluntariotza, elkartasuna, gizatasuna, unibertsaltasuna, berdintasuna, inpartzialtasuna eta duintasuna”. Egun, Greziako Chios uhartean ari dira. Salbamendu-txalupa bat eta anbulantzia dituzte han, eguneko 24 orduetan lanerako prest.

Euskaltelekiko lankidetza

Erantzukizun sozialaren eta elkartasunaren alorretan dituen konpromisoei jarraikiz, bi bide hauetatik lagunduko dio Euskaltelek Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundeari: alde batetik, dirua emango dio; bestetik, GKE horretarako dirua biltzen lagunduko du.

Euskaltelen Gabonetako Azoka Solidarioan bildutako lau mila euro eman dizkiote Euskalteleko langileek GKE horri. Bestalde, Itsas Salbamendu Humanitarioaren eskumuturreko solidarioak jarriko ditu salgai Euskaltelek, bai bere langileentzat bai bisitari doazen hornitzaileentzat, Bizkaiko Derioko egoitzan.

Ekimen horiez gain, beste hau ere bultzatuko du telekomunikazio-operadoreak: proiektu horretarako dirua biltzeko, eskumuturreko solidarioak jarriko ditu salgai antolatzen dituen ekitaldi jendetsu guztietan (Kirol Eguna, Azkena Rock Festival, BBK Live, Euskal Encounter, Kutxa Kultur Festibala, etab.).

Euskal Herriko Itsas Salbamendu Humanitarioaz informazio gehiago nahi baduzu, jo helbide honetara:

https://salvamentomaritimohumanitario.org/

https://www.facebook.com/smhumanitario/