Mizar saritu dute Bilboko biurteko azokan, lesioen tratamendu aitzindariagatik, teknologia gehigarriaren kategorian

 Fabrikazio Gehigarria” kategorian eman diote aitortza euskal konpainiari, lesio traumatologikoak arintzea eta hobetzea ahalbidetzen duten modelo pertsonalizatuak fabrikatzeagatik

Kirurgia Artroskopikoaren Unitatearekin (KAUrekin) lankidetzan, hezurrak konpontzeko plaka pertsonalizatua ekoitzi du Mizar konpainiak osteoartritisa tratatzeko, bai eta kirurgia-gidak egin ere, ebakuntzan laguntzeko

 Réplica sintética de la rodilla y placa reparadora utilizada en el proyecto de Mizar Additive Manufacturing galardonado en los 12º Premios de InnovaciónMizar Additive Manufacturing euskal konpainia diseinu eta fabrikazio gehigarrian dago espezializatuta, eta Fabrikazio Aurreratuko Teknologia Berrikuntzaren 12. Sari Nazionala 2016 irabazi du “Fabrikazio Gehigarria” kategorian. AFMk (Advanced Manufacturing Technologies-ek) eman du saria Bilboko BECen egin den Makina-erramintaren Biurteko Azokan.

Honakoa da saritutako proiektua: teknologia gehigarriaren bidez, osteoartritisa zuen paziente baten belaunean jartzeko plaka pertsonalizatuaren fabrikazioa. Erreuma-gaixotasun ohikoenetakoa da osteoartritisa, eta min bizia eragiteaz gain, mugimendua mugatzen du.

Mizar konpainiaren eta Gasteizko Kirurgia Artroskopikoaren Unitateko (KAUko) Mikel Sánchez doktorearen arteko lankidetzari esker egin ahal izan da proiektua. Mizar konpainiaren laguntzarekin, tibiako osteotomia egin ahal izan du KAUko mediku-taldeak, hau da, tibia zuzentzeko ebakuntza. Ondoren, lesioa konpontzeko plaka sartu da. Teknologia gehigarriaren bidez, Mizar konpainiak eta KAUk aurretiko modeloak, mozketa egiteko kirurgia-gidak eta neurrira egindako plaka diseinatu eta fabrikatu zituzten, ebakuntza egin ahal izate aldera.

“Teknologia gehigarria osasun arloan ezartzeko xedez lan egiten jarraitzera bultzatu gaitu sariak. Plazer hutsa izan da Kirurgia Artroskopikoaren Unitatea bezalako erreferentziazko mediku-talde baten laguntza eduki izana”, baieztatu du Gaizka Grajales Mizar konpainiako presidenteak.

Beste esku-hartze aitzindari batzuk traumatologian, fabrikazio gehigarriarekin

Izan ere, Xabier Sánchez KAUko espezialista eta Gorka Fernández Mizar konpainiako zuzendari tekniko espezialisten arteko lankidetza estuak ahalbidetu du beste ebakuntza aitzindari batzuk burutzea, kaltetutako hezurren 3Dko erreprodukzio sintetikotik abiatuta.

Fabrikazio gehigarriaren bidez ekoitzitako erreplika zehatz horrek lesio aniztasun handia aztertzea eta zuzentzea ahalbidetzen die medikuei, paziente bakoitzaren beharrizanen arabera.

Fabrikazio gehigarria horrelako lesio traumatologikoen tratamenduan ezartzeak prozedura erasokorragoak, belauneko protesia adibidez, atzeratzea ahalbidetzen du, bai eta pazientearen bizitza-maila hobetzea ere. Gainera, teknologia gehigarriari esker, ebakuntza modu errazago eta seguruagoan egin daiteke, paziente zehatzari ezin hobeto egokitzearekin bat, modu pertsonalizatuan fabrikatzen baita irtenbidea.

Zer den fabrikazio gehigarria

Fabrikazio gehigarria fabrikazio-kontzeptu berria da eta, horren bidez, geruzaz geruza jartzen da materiala, plastikoa edo metala, modu kontrolatuan, aurretik ordenagailuan zehaztutako 3Dko forma bat lortzeko.

Beste fabrikazio-prozesu batzuetan ez bezala, hala nola, mekanizatuan edo trokelatuan ez bezala, fabrikazio gehigarrian ez da soberan geratutako materiala deuseztatzen, kasu bakoitzerako forma zehatza eraikitzen baita zuzenean. Hortaz, piezak fabrikatzean, material gutxiago galtzen da alferrik, eta denbora gutxiago behar da ekoizpenerako. Bestetik, teknika horrek eskaintzen duen pertsonalizazioari esker, konplexutasun geometriko oso handia duten pieza kopuru zehatza ekoitz daiteke.

Mizar konpainiari buruz

Mizar Additive Manufacturing konpainia liderra da fabrikazio gehigarrian. I+G+b-n etengabeko ahalegina eginez, makineria aurreratuarekin eta gaitutako profesionalen taldearekin batera, zerbitzu espezializatua eskaintzen du Mizarrek enpresetarako osagai mota ororen diseinu eta ekoizpen pertsonalizatuan; bereziki, sektore aeroespazialean (muntaketarako tresnak, entsegurako prototipoak, behin betiko piezak…) eta medikuntza arloan (protesiak, neurrira egindako inplanteak, modelo anatomiko pertsonalizatuak…), baina baita industria-sektorean oro har ere.

Mizarrek Araban dauka egoitza, eta espainiar lurralde osoko zein Frantziako edo Suitzako bezeroak dauzka. Alcor taldearen barruan dago konpainia, eskarmentu handiko taldea izaki hori puntako enpresa teknologikoak sortzeko eta garatzeko unean.